Kenitra
Kenitra القنيطرة ⵇⵏⵉⵟⵔⴰ | ||
---|---|---|
hiria | ||
![]() | ||
| ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | ![]() | |
Eskualdea | Rabat-Salé-Kénitra | |
Probintzia | Kénitra Province | |
Alkatea | Aziz Rabbah (en) ![]() | |
Izen ofiziala | قنيطرة Kenitra Port-Lyautey | |
Jatorrizko izena | القنيطرة ⵇⵏⵉⵟⵔⴰ | |
Posta kodea | 14000 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 34°15′N 6°35′W / 34.25°N 6.58°W | |
![]() | ||
Azalera | 650 km² | |
Altuera | 26 m | |
Demografia | ||
Biztanleria | 507.736 (2024)![]() | |
Dentsitatea | 781 bizt/km² | |
Etxebizitzak | 102.177 | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | 1912 | |
Ordu eremua | UTC±00:00 | |
Hiri senidetuak | Salfit eta Gaziantep | |
kenitra.ma |
Kenitra[1] (arabieraz: القُنَيْطَرَة, al-qunayṭara, alqunajtˤira ahoskatua, euskaraz: «zubi txikia»[2]) Marokoko hiria da, Gharb-Chrarda-Beni Hssen eskualdeko hiriburua dena. Sebu ibaiaren bokalean dago.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kenitra hiriaren historia, berez, ez da 120 urtetik gorakoa, baina oso lotuta dago Mehdiako kasbaharekin. Kasbah hori K.a. VI. mendean eraiki zuen Hanno Nabigatzailea kartagotarrak, goi-lautada arrokatsu baten gainean, Sebu ibaiaren bokalean eta Thymiaterion hiriaren hondakinen gainean hain zuzen ere. Bere historia hurbileko Mehdia hiriarekin partekatzen zuen. Tokiko lehen kokalekuak feniziarrak dira, Thymiaterion izenarekin fundatu zutenak.[3] Erromatarrek Subur izena eman zioten.
Erdi Aroan, Al Mehdiya Maamora deitzen zuten. Almohadeek defentsa estrategikorako gune bihurtu zuten eta XII. mendean, Abdel Moumen sultanak itsasontziak egiteko ontziola bat jarri zuen.
XVI. mendean portugaldarrek eta ondoren espainiarrek hiria okupatu zuten eta 1681ean marokoarrek birkonkistatu zuten, Ismail Ibn Sharif sultan alauiaren erregealdian. Ordutik, hiriak Al Mehdiya du izena.
Sultanak kasbah bat eraiki zuen egungo hirian, kenitra (euskaraz: «zubia») izenekoa, Sebu ibaiko kortsarioak kontrolatzen zituzten bere tropen babesleku izateko. Benitarren kabilak inguratzen zuen, Gharb aldera hedatzen zena.[4]
Gaur egungo hiri modernoa 1913an sortu zuten frantsesek, ibaiaren bokaletik 7 kilometrora. Fes-Sale trenbidea eraiki ondoren, ibai-portu zibiko-militar bihurtzen dute, hegoalderako ibilbideak egiten zituzten ur-hegazkin, militar eta zibilen base.
Protektoratu frantsesaren aurretik, Mehdiako kasbah baino ez zegoen inguru hartan. Marokoko lehen jeneral egoiliarrak, Hubert Lyauteyk, gotorlekua, portua eta hiria sortu zituen 1912an. Kenitrako portua 1913an ireki zuten.[4]
Garai hartan Port-Lyautey bezala ezagutzen zen, bere populazioa azkar hazten joan zen eta, 1942an, Bigarren Mundu Gerran, portuan tropa estatubatuarrak lehorreratzen ziren, Zuzi Operazioa izenekoan, Sebu ibaiaren ondoan aireko base bat osatuko zutenak.
Gainera, Marokoko armadaren aire-base bat duen espetxe eta zentro militar garrantzitsua da. Ameriketako Estatu Batuetako Zuzi Operazioak Frantziako instalazioak erabili zituen base gisa, eta, ondoren, instalazio horiek hedatu egin ziren Kenitra AEBetako hegazkin-estazio bihurtu arte. Basea Estatu Batuek eta Marokok partekatu zuten Gerra Hotzean. Aire-estazioa 1991n itxi zuten.
Gaur egun, txiribiten hiria deitua, Gharb-Chrarda-Beni Hssen antzinako nekazaritza-eskualde aberatseko hiriburua da, eta industria garrantzitsua du, herrialdeko laugarren hiri industriala baita, eraldaketa-industriekin, bereziki automobil-industriekin (Groupe PSA, Citroën-Peugeot, «Atlantic free zone»). Egun arrantza-portua, eskualdeko merkataritza-portua, komunikazio-gunea eta Ibn Tufail Unibertsitatearen egoitza da.
Biztanleria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1982 | 1994 | 2004 | 2010 |
---|---|---|---|
188.194 | 292.453 | 359.142 | 931.027 |
Auzoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Médina
- Khabazate
- La Cigogne
- La cité
- Hiri modernoa
- Mimosa
- Ville Haute
- Auzo herrikoiak
- Saknia
- Ouled Oujih
- Maghrib al Arabi
- Bizitegi-auzoak
- Bir Rami
- Val fleury
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea] ![]() ![]() | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 24.8 | 32.2 | 35.1 | 36.5 | 43.7 | 46.3 | 46.1 | 47.7 | 44.6 | 39.9 | 33.5 | 26.0 | ' |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 17.9 | 18.8 | 20.8 | 22.1 | 24.8 | 26.6 | 28.2 | 28.7 | 27.6 | 25.5 | 21.6 | 19.0 | 23.5 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 12.5 | 13.5 | 15.5 | 17.0 | 19.6 | 22.0 | 23.7 | 24.2 | 22.7 | 20.4 | 16.3 | 13.8 | 18.4 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 7.0 | 8.1 | 10.1 | 11.8 | 14.5 | 17.4 | 19.2 | 19.6 | 17.8 | 15.2 | 11.0 | 8.6 | 13.4 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -1.0 | -3.0 | 1.0 | 1.7 | 6.6 | 10.5 | 12.8 | 2.2 | 1.7 | 2.1 | 1.7 | -0.5 | ' |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 87.4 | 59.6 | 52.4 | 41.4 | 17.3 | 3.7 | 0.2 | 0.6 | 21.9 | 57.1 | 104.9 | 93.0 | 539.5 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 7.8 | 6.5 | 6.7 | 5.2 | 2.8 | 0.9 | 0.1 | 0.2 | 1.9 | 5.4 | 7.2 | 7.9 | 52.6 |
Euri egunak (≥ 1 mm) | 12.3 | 12.7 | 12.2 | 11 | 7.6 | 2.9 | 0.3 | 0.7 | 2.8 | 8.6 | 13.3 | 14 | 98.4 |
Eguzki orduak | 182.4 | 184.4 | 235.6 | 268.2 | 313.7 | 316.6 | 333.2 | 315.6 | 264.6 | 230.4 | 190.3 | 170.7 | 3005.7 |
Iturria (1): NOAA[5] (eguzkia 1981-2010)[6] | |||||||||||||
Iturria (2): NOAA (euri-egunak 1961–1990)[7] |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia. .
- ↑ (Ingelesez) Team, Almaany. «ترجمة و معنى قنيطرة بالإنجليزي في قاموس المعاني. قاموس عربي انجليزي مصطلحات صفحة 1» www.almaany.com.
- ↑ kenitra.ma. .
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Qué ver en Kenitra, Marruecos. Historia, monumentos y atracciones cercanas» Guía de Marruecos 2020-03-17.
- ↑ (Ingelesez) National Centers for Environmental Information. (CSV) World Meteorological Organization Climate Normals for 1991-2020: Kenitra-60120. .
- ↑ (Ingelesez) National Centers for Environmental Information. World Meteorological Organization Climate Normals for 1981–2010. .
- ↑ (Ingelesez) National Oceanic and Atmospheric Administration. Kenitra Climate Normals 1961–1990. .