Edukira joan

Kazakhstango Sobietar Errepublika Sozialista

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kazakhstango Sobietar Errepublika Sozialista
Казахская Советская Социалистическая Республика
Қазақ Кеңестік Социалистік Республикасы
1936 – 1991
Sobietar Errepublika Sozialista
Kazakhstango Sobietar Errepublika Sozialistako bandera

Kazakhstango Sobietar Errepublika Sozialistako armarria

Kazakhstan Sobietar Batasunean
Geografia
HiriburuaAlma-Ata (Almaty)
Ekonomia
BPG2717300
BPG/bizt16711900
DiruaSobietar errublo
Kultura
Hizkuntza(k)Kazakhera
Errusiera
Historia
Aurrekoa
Kazakhstango Sobietar Errepublika Sozialista Autonomoa
Ondorengoa
Kazakhstan

Kazakhstango Sobietar Errepublika Sozialista (kazakheraz: Қазақ Советтік Социалистік Республикасы; errusieraz: Казахская Советская Социалистическая Республика) Sobietar Batasuna osatzen zuten hamabost errepubliketako bat zen, 1936-1991 bitartean.

1989. urteko datuen arabera, azaleraz 2.717.300 km² zen, Sobietar Batasuneko bigarren handiena. Urte horretan 16.711.900 biztanle zeuden Kazakhstango herrialdean, Sobietar Batasuneko laugarrena. Hiriburua Alma-Ata zen, gaurko izenez, Almaty. Hizkuntza ofizialak kazakhera eta errusiera ziren. Sobietar errubloa zerabilten. Herrialdeko biztanle gehienak kazakh etnia nomadakoak ziren: sobietarren menpe egon baino lehen Erdialdeko Asian kanerri indartsua zeukaten.

Kirgiziako Sobietar Errepublika Sozialista Autonomoa 1920. urteko abuztuaren 26an sortu zuten, Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboaren barruan. 1925. urteko apirilean Kazakhstango Sobietar Errepublika Sozialista Autonomoa bihurtu zen, eta 1936. urteko abenduaren 5ean Sobietar Batasunaren barruko errepublika izendatu zuten, "Kazakhstango Sobietar Errepublika Sozialista" izenez.

50eko eta 60ko hamarkadetan Sobietar Batasuneko gobernuak sobietarrak Kazakhstango lur ezezagunak kolonizatzera bultzatu zituen: errusiarren eta beste etnia batzuetakoen (ukrainarrak, alemanak, bielorrusiarrak, korearrak eta beste) etorrera handiak nahasketa etniko nabarmena eragin zuen. Independentzia aldarrikatu ostean etorkin mordoa berriro joan egin ziren.

1991. urteko abenduaren 10ean "Kazakhstango Errepublika" izena hartu zuen, eta handik bi astera independentzia aldarrikatu zuten.

Banaketa politiko eta administratiboa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kazakhstango Sobietar Errepublika Sozialistan hamazazpi oblast edo probintzia zeuden: Aktiubinsk, Alma-Ata, Ekialdeko Kazakhstan, Guryev, Dzhambul, Karaganda, Kzyl Orda, Koktxetav, Kustanai, Pavlodar, Iparraldeko Kazakhstan, Semipalatinsk, Taldy Kurgan, Turgay, Uralsk, Tselinogrado eta Tximkent.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]