Kategoria eztabaida:Euskal Herriko Kultura Ondasunak
Letra larriak gaizki daude jarrita
[aldatu iturburu kodea]«Kultura Ondasunak» ez da izen berezia, letra xehez idatzi behar da. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 17:02, 12 Abendua 2010 (UTC)
Euskal Herri osoari begiratuta, monumentu
[aldatu iturburu kodea]Unai eta Josugoni wikilari arkitektoek Txokoan eta bozketa honetan adierazi zutenez, Euskal Herri osoari begira (Espainiako eta Frantziako legeak eragiten baitigu) egokiagoa da monumentu terminoa erabiltzea adigai honetarako, eta ez kultura ondare. Beraz, kategoria honen izenak Euskal Herriko monumentuak beharko luke izan.
Gainera, irizpide hori aplikatuz eta koherentzia mantentzearren, Euskal Herriko herrialde bakoitzeko kategoriaren izena ere aldatu behar litzateke: Arabako Kultura Ondasunak izenburuaren ordez, Arabako monumentuak; Bizkaiko Kultura Ondasunak izenburuaren ordez, Bizkaiko monumentuak; eta abar. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 18:47, 26 Urtarrila 2011 (UTC)
- Niri "monumentu" terminoa zuzena iruditzen zait. Frantziako legean agertzen da (ikus Monumentu historiko (Frantzia)), baita Espainiako legean ere (ikus Monumentos del patrimonio histórico de España).
- EAEn "Kultura Ondasuna" zuzena da ere bai. Eta horren barnean "Monumentuak" daude ere bai. Monumentua Kultura-ondasun mota bat litzateke (Gasteizko adibide bat: Alde Zaharreko Otxanda dorrea "Monumentua" da, eta Alde Zahar osoa, "Monumentu multzoa"; eta biak dira Kultura Ondasunak).
- NFEn ere "Monumentu" terminoa erabiltzen da (ikus 14/2005 Legeko 15. artikulua; euskaraz, lege osoa hemen).
- Beraz, eraikin jakin batzuk izendatzeko egokia iruditzen zait "Monumento" terminoa. --Unai (esan) 10:41, 27 Urtarrila 2011 (UTC)
- Alegia: "Arabako Kultura Ondasunak", "Bizkaiko Kultura Ondasunak" eta "Gipuzkoako Kultura Ondasunak" izeneko kategoriak ez dira ezabatu edo ordezkatu behar; zuzenak dira. "Arabako Monumentuak", "Bizkaiko Monumentuak" eta "Gipuzkoako Monumentuak" sortu daitezke, azpikategoria gisa.--Unai (esan) 10:56, 27 Urtarrila 2011 (UTC).
- Barkatuko ahal didazue gauzak nahastera banator, edo ezer gutxi ekartzera, baina iruditzen zait praktikotasuna eta egokitasuna batera bilatu behar direla. Kontutan hartuta denetariko kasuistika aurkitzen dugula: "Kultura ondasunak", "eraikin historikoak", "monumentuak", "monumentu historikoak"... denak dira kultura ondarearen zati, baina bakoitzak bere ezaugarriak dauzka eta dudarik gabe gehienetan solapaturik agertuko zaizkigu. Afera honetan adibideek ez dute askorik balio... nahiz eta neronek bat edo beste jarri nuen.
- Ez dakit, beraz, ez ote den irizpide multzoa erabili beharko gai horiek guztiak nolabait sailkatzekotan, irizpide bakarra erabili baino. --Musde H 12:19, 27 Urtarrila 2011 (UTC)
Ondasunen kategoria-zuhaitza egiteko proposamena
[aldatu iturburu kodea]Nire ustez, horrelako zerbait izan zitekeen. Sailkapenak leku egiten dio izendapen ofizialei, ofizialak ez diren ondasunak ere sartzeko aukerarekin. Oraintxe bertan ez ditugu kategoria guztiak sortu behar, noski (ez badugu Espainia mailako Lorategi Historikorik, bada ez dugu kategoria horren beharrik).
- Kategoria:Kultura
- Kategoria:Kultura-ondarea
- Kategoria:Kultura-ondarea herrialdearen arabera
- Kategoria:Euskal Herriko kultura-ondarea
- Kategoria:Arabako kultura-ondarea (hortik behera, soilik ofizialki ondasunak direnak; letra larriz, legeetako deiturak diren heinean)
- Kategoria:Lapurdiko kultura-ondarea (hortik behera, soilik ofizialki ondasunak direnak; letra larriz, legeetako deiturak diren heinean)
- Kategoria:Nafarroako kultura-ondarea (hortik behera, soilik ofizialki ondasunak direnak; letra larriz, legeetako deiturak diren heinean)
- Kategoria:Espainiako kultura-ondarea (hortik behera, soilik ofizialki ondasunak direnak; letra larriz, legeetako deiturak diren heinean)
- Kategoria:Frantziako kultura-ondarea (hortik behera, soilik ofizialki ondasunak direnak; letra larriz, legeetako deiturak diren heinean)
- Kategoria:Euskal Herriko kultura-ondarea
- Kategoria:Kultura-ondarea herrialdearen arabera
- Kategoria:Kultura-ondarea
Ea zer deritzozuen.--Unai (esan) 19:23, 27 Urtarrila 2011 (UTC)
- Labur erantzunda: terminoak sailkatzen lan ederra egin duzu, zorionak. Alde horretatik, ados. Legeetako deitura horien lehenengo letra larria izateari buruz, berriz, Administrazio eta lege arloan hain zabaldua zegoen (eta oraindik kentzea asko kostatzen ari den) maiuskulitisaren beste adibide bat besterik ez dira. Plural horiek guztiak letra xehez idaztekoak dira, argi eta garbi: monumentuak, leku historikoak, esparru arkeologikoak, bide historikoak, kultura ondasun higiezinak...
- Datorren astean ekarriko dut maiuskulitis hori salatzen duen aipamenen bat, orain presaka nabil. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 10:08, 28 Urtarrila 2011 (UTC)