Edukira joan

Kartsakhi (aintzira)

Koordenatuak: 41°12′53″N 43°12′53″E / 41.2147°N 43.2147°E / 41.2147; 43.2147
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kartsakhi (aintzira)
Datu orokorrak
Garaiera1.799 m
Motaaintzira
Luzera8,5 km
Azalera26,3 km²
Sakonera1 m
Geografia
Map
Koordenatuak41°12′53″N 43°12′53″E / 41.2147°N 43.2147°E / 41.2147; 43.2147
Estatu burujabe Georgia
MkhareSamtskhe-Javakheti
Hidrografia
Arroaren azalera158 km²

Kartsakhi aintzira[1] (georgieraz: თბილისი, turkieraz: Aktaş Gölü) Asian kokaturiko aintzira da, Georgia eta Turkia arteko mugan hain zuzen ere.

Kartsakhi herriak ematen dio izena. Beste izen batzuk ere baditu, Khozapini aintzira eta Aktaş aintzira.

Georgiako bigarren aintzira handiena da. 26,3 km2-ko azalera du. 1.800 metrotako altueran kokaturik dago, Kaukaso mendikatean[2].

Inguruko mendietako uhar eta errekek elikatzen dute. Oso azaleko aintzira da, metro bateko sakonera maximoa baitu. Sasoi euritsuan urak gainezka egiten du eta Kura ibaira isuriz Kaspiar itsasora iristen da[3].

Hegaztientzako hezegune garrantzitsua da[4]. Hontz handiaren Europako populazio handienetako bat mantentzen du. Bi pelikano mota ere badira bertan, pelikano ilebihurria eta pelikano arrunta.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. Europako toponimia fisikoa. .
  2. (Ingelesez) Hlavinek, Petr; Bonacci, Ongjen; Marsalek, Jiri; Mahrikova, Ivana. (2007-12-16). Dangerous Pollutants (Xenobiotics) in Urban Water Cycle. Springer Science & Business Media ISBN 978-1-4020-6795-2. (Noiz kontsultatua: 2024-04-14).
  3. www.turkiyesulakalanlari.com (Noiz kontsultatua: 2024-04-14).
  4. (Ingelesez) Evans, M. I.; Heath, Melanie F.. (2000). Important Bird Areas in Europe: Priority Sites for Conservation. BirdLife International ISBN 978-0-946888-34-4. (Noiz kontsultatua: 2024-04-14).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]