Edukira joan

Karolina Ansbachekoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Karolina Ansbachekoa

Consort of Great Britain (en) Itzuli

1727 - 1737
Consort of Ireland (en) Itzuli

1727 - 1737
Consort of Hanover (en) Itzuli

1727 - 1737
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakWilhelmina Charlotte Caroline von Brandenburg-Ansbach
JaiotzaResidenz Ansbach (en) Itzuli1683ko martxoaren 1a
Herrialdea Germaniako Erromatar Inperio Santua
 Britainia Handiko Erresuma  (1714 -
HeriotzaSt. James jauregia1737ko azaroaren 20a (54 urte)
Hobiratze lekuaWestminster abadia
Familia
AitaJohn Frederick, Margrave of Brandenburg-Ansbach
AmaPrincess Eleonore Erdmuthe of Saxe-Eisenach
Ezkontidea(k)Jurgi II.a Erresuma Batukoa  (1705eko abuztuaren 22a -  1737ko azaroaren 20a)
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaHohenzollern dinastia
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaProtestantismoa

Find a Grave: 9560 Edit the value on Wikidata

Karolina Ansbachekoa edo Gilemina Karlota Karolina Brandengurgo-Ansbachekoa (1683ko martxoaren 1a - 1737ko azaroaren 20a) Erresuma Batuko erregina izan zen, Jurgi II.arekin ezkondu ostean.

Bere aita Jon Frederiko Brandenburgo-Ansbachekoa zen, Ansbacheko Printzerriko agintaria eta Hohenzollern leinuko kidea. Karolinaren gurasoak bera txikia zenean hil ziren eta Frederiko I.a eta Sofia Karlota Prusiakoaren gortera joan zen bizitzera. Prusiako gortean hezkuntza handia jaso zuen eta Sofia Karlotak zuen ikuspegi liberala barneratu zuen. Bere eragina bizitza osoan zehar nabaritu zitzaion, lagun handiak izan baitziren.

Emakume gaztea zela eskaintza asko jaso zituen ezkontzeko. Bere burua Espainiako errege izendatu ostean Karlos VI.aren eskaintzari uko egin zion, eta Jurgi Augustorekin ezkondu zen, Britainiar tronorako hirugarrena zerrendan eta Hannoverko hauteslerria jasoko zuena. Zortzi seme izan zituzten eta, horietatik, zazpi heldu izatera iritsi ziren.

Karolina Erresuma Batura mugitu zen 1714an, bere senarra Galesko printze bilakatu zelako. Galesko Printzesa izanda bere senarrarekin batu zen Jurgi I.a aita tronotik kentzeko. 1717an bere senarra gortetik bota zuten familia gatazka baten ostean. Karolina Robert Walpolerekin asoziatu zen, oposizioko politikari bat eta ministro ohia. Walpole gobernura itzuli zen 1720an, eta Karolinaren senarra eta Jurgi I.a publikoki adiskidetu ziren. Hurrengo urteetan zehar Walpolek gora egin zuen, lehen ministro izateraino.

Karolina Erregina eta Hauteslearen kontsorte bilakatu zen 1727an, bere senarra Jurgi II.a Erresuma Batukoa izendatu zutenean. Bere semerik nagusiena, Frederiko Galesko Printze izendatu zuten. Jurgi II.ak bere aitarekin egin bezala, bere semeak ere oposizioa erakutsi zion, eta semea deserriratu zuen. Karolinak influentzia handia izan zuen politikan, batez ere Walpoleren bidez. Bere senarrak Hannover bisitatzen zuen garaietan Karolina izan zen Erresuma Batuko erregente, eta hau lau aldiz gertatu zen. 1737an hil zen, eta bere senarrak berriro ezkontzeari uko egin zion.