Karnia
Itxura
Karnia[1] (italieraz Carnia eta friulieraz Cjarne) Italiako eskualde historikoa da, gaur egungo Udineko probintzian (Friuli-Venezia Giulia) sartutakoa.
1.221 km2-ko azalera dauka eta 39.705 biztanle zituen 2006an. Tolmezzo/Tumieç du udalerri nagusia (10.539 biz.).
Ibarrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Val Bût edo Cjanâl di Sant Pieri.
- Val Degano/Cjanâl di Guart.
- Val Lumiei/Valade dal Lumiei.
- Val Tagliamento/Cjanâl di Soclêf.
- Val Chiarsò/Cjanâl di Incjaroi.
- Valcalda/Valcjalde.
Inguru naturala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alpe Karnikoak inguru honetan zabaltzen dira, Monte Peralba (2.694 m) mendirik altuena izanda.
Hizkuntzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Italieraz gain, friulierazko aldaera bat (Furlan de Cjarne) egiten dute.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (2008-05-30). 154. araua: Europako eskualde historiko-politiko nagusiak. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Italieraz) Comunità montana della Carnia