Edukira joan

Karmelo C. Iribarren

Wikipedia, Entziklopedia askea
Karmelo C. Iribarren

Bizitza
JaiotzaDonostia1959ko irailaren 19a (65 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta idazlea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Mugimenduaerrealismo zikina
Minimalismoa
Genero artistikoaolerkigintza

Karmelo C. Iribarren (Donostia, 1959ko irailaren 19a) gipuzkoar poeta da. Bereak dira Diario de K (2014) prosaz idatzia, Pequeños incidentes (2017) eta El amor, ese viejo neón (2017). Bere poesia "errealismo garbia" estiloan kokatzen da.

2018an Eskadi Literatura Saria Gaztelaniazko Literatura arloan jaso du Mientras me alejo lanagatik.

Oroitzapen gogorrak ditu haurtzaroaz, zazpi urte zituela aita hil zitzaion, eta ondorioz, umezurztegi antzeko erakunde zorrotz batera eraman baitzuten zenbait urtez. Gerora, 16 urterekin ikasketak utzi ondoren, hainbat lanbidetan aritu zen, igeltsero, iturgin, saltzaile eta abar.

Soldadutza Valentzian egin ostean, Donostiara itzuli, eta krisialdi ekonomikoa zela-eta, lan- eta etorkizun bila, Akerbeltz taberna ireki zuen Alde Zaharrean, anaiarekin batera. 20 urtez jardun zuen tabernan, drogen eta gaupasen garaian, bera ere alkoholaren gehiegikerietan eroriz. Hala ere, tabernan zebilela idatzi zuen bere lanaren erdia eta bertan ezagutu zuen Michel Gaztambide gidoigilea. Honen lagunak, Roger Wolfek, 1993an Karmeloren poesia batzuk jaso (Bares y noches, plaquette) eta lehenengoz argitaratu zituen Kixoiko Langile Ateneoak editatzen zuen Máquina de Sueños bilduman. Anaia 33 urterekin hil zitzaion minbiziak jota. Ezbehar horrek eta emazteak emandako ultimatumak alkohola uztera eraman zuten baita Akerbeltz saltzera ere, baina haren poesian tabernak izan zuen eraginak oraindik badirau.[1][2]

Karmeloren poesia "errealismo garbia" deritzon estiloan kokatu zuen Luis Antonio de Villenak, "errealismo zikinetik" bereiziz. Haren poesiak hizkera zuzena du, laburra, agerikoa, erraz ulertzen dena. Askotan zorrotza ere bada eta ironia karga handikoa, irakurlea hunkitu edota harri eta zur uztea bilatzen duena, betiere garden eta argi hitz eginez.[3] Gaiak errealitatean oinarritzen ditu, eta behin eta berriz errepikatzen dira hiria, euria, maitasuna, tabernak, eta eguneroko objektuak[4][5][6][2]

  • La ciudad (Antología 1985-2001), Renacimiento, 2002.
  • Seguro que esta historia te suena (1985-2005), Renacimiento, 2005.
  • El tamaño de los sueños, Anaya, 2006.
  • Un leve guiño de luz hacia la sombra, Ediciones 4 de Agosto, Planeta Clandestino, 2011.
  • No hay más, Zindo & Gafuri, 2014.
  • Pequeños incidentes, Visor, 2017.
  • Los cien mejores poemas de Karmelo C. Iribarren, Isla de Siltolá, 2018
  • Poesía Completa (1993-2018), Visor, 2019.
  • San Sebastián Blues, Papeles mínimos, 2020
  • Euskadi Literatura Saria Gaztelaniazko Literatura arloan 2018an Mientras me alejo lanagatik.[7]
  • XL Ciudad de Melilla Poesia Saria Internazionala 2018an, Un lugar difícil lanagatik.[8]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Hernández Velasco, Irene. (28/01/2016). «Karmelo Iribarren: el poeta salvaje que nació en un bar» El Mundo (Noiz kontsultatua: 2017/10/31).
  2. a b (Gaztelaniaz) López Merino, Juan Miguel. (12/2004). Aproximación a la obra de Karmelo C. Iribarren. (Noiz kontsultatua: 2017/11/03).
  3. Iparragirre, Pilar. (2002/10/20). Karmelo C. Iribarren "Aspalditik neukan amets txiki bat bete zait». (Noiz kontsultatua: 2017/11/03).
  4. Iraola, Jon. (2014/05/16). ‘La ciudad’, Karmelo C. Iribarren. (Noiz kontsultatua: 2017/11/03).
  5. Pérez de Anucita, Ruth. (20/03/2014). Karmelo Iribarren: `Hain argi idaztean, hutsera erortzear gaude´. (Noiz kontsultatua: 2017/11/03).
  6. (Gaztelaniaz) Villena, Luis Antonio de. «Karmelo Iribarren, la poesía sencilla» El Mundo (Noiz kontsultatua: 2017/11/03).
  7. «Euskadi Literatura Sariak (2018)» www.euskadi.eus 2018-10-22 (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).
  8. (Gaztelaniaz) Hoy, Melilla. «Karmelo C. Iribarren se alza con el XL Premio Internacional de Poesía Ciudad de Melilla» Melilla Hoy (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).