Karitateko Andra Mariaren Santutegia (Illescas)
Karitateko Andra Mariaren Santutegia (Illescas) | |
---|---|
Hospital de la Caridad de Illescas | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Gaztela-Mantxa |
Probintzia | Toledoko probintzia |
Udalerria | Illescas |
Koordenatuak | 40°07′32″N 3°51′00″W / 40.125567°N 3.849989°W |
Webgune ofiziala | |
Karitateko Andra Mariaren Santutegia Toledoko probintziako Illescas herrian, Gaztela-Mantxa erkidegoan dagoen eliza da. 1500 urtean Karitateko Ospitalearen eliza izan zen. Grekoren margolan interesgarriak gordetzen ditu.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Cisneros kardenalak Illescasko herriari moja komentu bat eraikitzeko baimena eskatu zio. Aukeratutako tokian VII. mendean Ildefonso Toledokoak sortutako Beneditar ordenaren komentua izana zen. Cisnerosek proposatu zuena, aldiz, Frantziskotar familiakoa izan zen. Baimenaren truke, Cisnerosek herriaren erdigunean ospitalea eta santutegia eraiki zituen. Santutegian Karitateko Andra Maria ezarri zuten eta tenpluari berak eman zion izena. Jatorrizko eraikinaren planoak Pedro de Gumiel arkitektoak egin zituen.[1]
Filipe II.a Espainiakoa Karitatearen Birjinaren zalea zen eta sarritan hurbildu zen santutegi horretara. Halaber, haren emaztea, Joana Austriakoa eta gorteko nobleak ere sarritan joaten ziren. Errege horrek ospitalea eta eliza berritzeko agindua eman zuen. Lan horiek Nicolás de Vergara gaztea arkitektoak eta haren semeak, Juan de Vergarak, egin zituzten, 1588an eta 1600an.
1603an Grekoak erretaula nagusia egin zuen. Aldi berean, Andra Mariaren bizitzaren inguruko bost margolan egin zituen: Deikundea, Karitateko Andra Maria, Andra Mariaren koronazioa eta Jaiokundea, elizan bertan ikus daitezkeenak, eta Ama Birjinaren ezkontza, azken hau Errumaniako Arte Museo Nazionalean dago. Elizan Grekoren beste lan bat ikus daiteke: San Ildefonso. Elizan ere gai historikoa duen beste margolan bat dago, Cisneros, fundador del hospital de Illescas (Cisneros, Illescasko ospitalearen fundatzailea), Alejandro Ferrant y Fischermans margolariak 1892an egina eta urte horretan Arte Ederren Nazio Erakusketan lehen domina eskuratu zuena.
Karitateko Andra Maria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karitatekoa Illescasko zaindaria da. Birjinaren irudia 1955ko urriaren 12an koroatua izan zen.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Deikundea. Grekoa.
-
Karitateko Andra Maria. Grekoa.
-
Andra Mariaren koronazioa. Grekoa.
-
Jaiokundea. Grekoa.
-
San Ildefonso. Grekoa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karitateko Andra Mariaren Santutegia (Illescas) |
- (Gaztelaniaz):Informazioa udaletxearen webgunean.
- (Gaztelaniaz):Santutegiaren bideoa.