Karibdis
Karibdis | |
---|---|
Ezaugarriak | |
Sexua | emakumezkoa |
Familia | |
Aita | Poseidon |
Ama | Gaia |
Greziar mitologian, Karibdis (antzinako grezieraz Χάρυϐδις Khárubdis, "zurrupatzailea"), itsas munstro ikaragarri bat da. Antzinako greziar eskoliak, Homeroren Odisean, Karibdisen jatorriaren zenbait bertsio ezberdin ematen ditu. Batean, Poseidon eta Gearen semea da, egunean hiru aldiz ur kopuru handia irensten zuena, eta beste hainbestetan botatzen zuena, honela, bere inguruan zegoen edozer irensten zuen zurrunbilo forma hartuz. Bestean, Heraklesen ganadua lapurtu zuen emakume irensle bat zen. Arrazoi honegatik, Zeusek itsasora bota zuen tximista batek jota.[1]
Eszila izeneko beste itsas munstro batekin, itsasbide estu batean bizi zen. Itsasartearen bi muturrak, gezi batek egin dezakeen tartean zeuden, hain gertu bata bestearengandik, Karibdis saihesten saiatzen ziren marinelak, Estzilatik gertuegi igarotzen zirela, eta alderantziz. "Eszila eta Karibdisen artean" esaera, bi arriskuren artean egotea esan nahi izatera iritsi da, batetik urruntzeak, bestean erortzea eragiten duelarik.
Argonautak, bi arriskuak gainditzeko gai izan ziren nereidetako bat zen Tetisek gidatu izanari esker. Odiseok, baina, ez zuen horrenbeste zorte izan. Eszilarekin arriskatzea erabaki zuen bere tripulazioaren zati bat galduz, Karibdisekin itsasontzi osoa galdu aurretik [2] [3]
Tradizionalki, Karibdisen kokapenak Mesinako itsasartean, han inguruan aurkitzen diren korronteek eratzen duten zurrunbiloarekin lotzea eragiten dute, baina zurrunbilo hau ez da oso arriskutsua. Berriki eginiko ikerketek, kokapena berraztertu dute, eta kokapen hau okerra dela diote, eta istorioaren jatorri balizkoago bat, Skilla lurmuturretik gertu egon daitekeela diote, Grezia iparmendebaldean. Beste ikertzaile batzuk, ordea, erabat fikziozko tokia dela diote, benetako toki bakar batekin ere identifikatu ezin daitekeena.
Karibdis, jatorrian, bere aitaren itsaspeko mundua hedatzeko lurra urperatu zuen itsas ninfa bat zen, Zeusek munstro bihurtu zuen arte.
Zurrunbiloa izatearen aldetik, literaturako ospetsuenetako bat da, Maelstromarekin batera. [4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «CHARYBDIS (Kharybdis) - Whirlpool Monster of Greek Mythology» www.theoi.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-04).
- ↑ Homero.. (2015). Odisea.. Difusora Larousse - Anaya Infantil y Juvenil ISBN 978-84-678-7184-5. PMC 1001382622. (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
- ↑ Lim, Jessica W.H.. (2017-02-01). «The (Unexpected) Adventures of Ulysses: Charles Lamb and American Literary Culture in the Nineteenth-Century American Classroom» Notes and Queries 64 (1): 74–76. doi: . ISSN 0029-3970. (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
- ↑ «CHAPTER XXIX. Adventures Of Ulysses- The Lotus-eaters- Cyclopse- Circe -sirens- Scylla And Charybdis- Calypso.» www.sacred-texts.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).