Kantziler
Itxura
Kantzilerra (latinez: cancellarius) titulu ofiziala da, Erromatar Inperiotik eratorritako gizarte ugarietan dagoena. Kantziler baten funtzioa oso aldakorra izan daiteke.
XX. mendearen terminologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Frantzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kantziler titulua Justizia ministroaren sinonimoa da, zigiluen zaindaria. “Kantzelaritza” terminoa Justizia Ministerioa izendatzeko erabiltzen da mundu juridikoan.
- Frantziako Institutuko Kantzilerra pareek aukeratutako akademikoa da.
- Ohorezko Legioaren Kantziler Handia.
- Gotzaindegiko kantzilerra edo elizbarrutiko kantzilerra: gotzainaren zigilua zaintzeaz eta artxiboak eta elizbarrutiko ekitaldi guztiak ezarri eta kontserbatzeaz arduratzen da.
- Kontsulatuko kantzilerra: administrazio gaietan kontsulari laguntzen dion funtzionarioa.
- Frantziako Lurreko Armadako kantzilerra.
- Unibertsitate kantzilerra: akademia bateko goi mailako irakaskuntzaren koordinatzailea.
- Ppluralean erabiltzen den «kantzileriak» terminoa zerbitzu diplomatikoei buruzkoa izan daiteke.[1]
Alemania eta Austria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kantziler Federala (alemanez: Bundeskanzler) Alemaniako eta Austriako gobernuburuaren titulu ofiziala da.
Latinoamerika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Latinoamerikako herrialde batzuetan, hala nola Argentinan, Brasilen, Txilen, Kolonbian, Mexikon, Panaman, Perun, Dominikar Errepublikan eta Venezuelan, atzerri ministroari canciller (espainieraz) edo chanceler (portugesez) deitzen zaio, eta termino hori kantzilerrari dagokio.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Ikusi Dictionnaire de l'Académie française.