Edukira joan

Kanpokotasun

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ekonomian, kanpokotasunak sortzen direla esaten da, ekonomia-eragile batek bere ekoizpen nahiz kontsumoaren ondorioz kostu eta prezioetan islatu edo kontabilizatzen ez diren onurak eta kalteak ekartzen dituenean.

Kanpokotasunak positiboak, onurak sortzen direnean, nahiz negatiboak, kalteak sortzen direnean, izan daitezke.

Adibidez, kutsadura kanpokotasun negatibotzat jotzen da, sarri kutsatzaileak eragin duen kalte osoa ez baitu ordaindu behar izaten, kaltearen kostua gizarte osora lagatzen baitio; hezkuntza-sistema publikoen lana, berriz, kanpokotasun positibotzat jotzen da, enpresek ez baitiote ordaintzen administrazio publikoari enplegatuek jaso eta enpresek profitatzen duten prestakuntza. Zenbait enpresek eraikitzen dituzten azpiegiturak ere kanpotasun positiboak izan daitezke azpiegitura horiek aprobetxatzen duten beste enpresentzat, oso merke eta doan zerbitzu on bat eskuratu baitute.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.