Edukira joan

Kale borroka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Getxoko Algortako kutxa automatiko bat erreta, 2005 urtean.

Kale borroka edo kale indarkeria Euskal Herrian gertatutako indarkeria mota bati deitzen zaio, normalean sabotajeei edo ekintza zuzenari lotutakoa. Oro har, ekintzok ideologia abertzale, ezkertiar eta independentista aldarrikatzen duten zenbait pertsona edo taldek eginak izan dira; nahiz eta bestelako helburuekin ere ("sistemaren aurkakoak" eta abar) kale borrokako ekintzak burutu izan dituzten. Espainiako legediaren aurrean, kale borrokaren ekintzaileak ETAkideak ziren eta ondorioz ETAren ekintza terroristatzat hartzen ziren bere ekintzak. Hamarnaka gazte urte luzeetara kondenatuak izan ziren honen ondorioz Arkaitz Bellon, esaterako.

Kale borroka izena hartutako ekintzak askotarikoak dira, poliziarekiko enfrentamenduetatik hasiz sabotaje-ekintza landuetaraino. Esaterako, banketxe baten kutxa automatikoei edo tren geltokiei su ematea; politikari edo polizien autoak erretzea; eraikin ofizialen aurka molotov koktelak jaurtitzea; edo autobusak erretzea kale borrokako eraso errepikatuak izan dira, beste askoren artean.

1990eko hamarkadatik aurrera, eta 2000koan indar handiagoz, kale borrokaren kontzeptua asko zabaldu da, mota guztietako aldarrikapenezko ekintzei kale borroka deituz, beraien bortizkeria maila txikia edo hutsa izan arren. Horrela, kale borrokatzat hartu izan dira potentzia gutxiko lehergailu suemaileak ezartzea, manifestaldi zapuztuen ostean trafikoa moztea, pintaketak egitea, edota pintura jaurtitzea.

Espainiako legedia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako Auzitegi Nazionalak terrorismotzat hartzen ditu kale borroka ekintzak, eta hainbat lagunek urte luzetako espetxe zigorrak bete dituzte horrelako ekintzak egitearen akusaziopean. ETAk 2010az geroztik indarkeria erabiltzeari uko egin baino lehen, Espainiako segurtasun indarrek zioten ETAren aginduz egiten zela kale borroka, ETA eta haren «ingurua», hots, ezker abertzaleko zati handi bat, erakunde bat beraren partaidetzat jotzen baititu.[1][2] Ezker abertzaletik zein ekintza mota horien egileek berek beti ukatu izan dute ETAren eta kale borrokaren arteko lotura hori izan denik.[3]

Adibide moduan Asier Rodríguez López Ortuellarra dugu. Mutil hau 22 urte eta erdiko kartzelara zigortua izan zen 2001. urtean egindako Kale Borrokaren ekintza baten ondorioz. Ekintza horretan ertzantzaren auto baten aurkako segadan parte hartu zuen honen aurka Molotov koktelak erabiliz[4].

Hona hemen urtez urteko estatistikak[5].

  • 1998ko irailaren eta 1999ko azaroaren artean (ETAren su-etena), 387 kale eraso egin ziren.
  • 1999an, 390 kale eraso egon ziren Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan. Bizkaian eta Gipuzkoan egon ziren eraso gehienak[7].
  • 2000n, 478 kale eraso egon ziren, 133 lehen hiruhilabetean.
  • 2001ean, 415 kale eraso egon ziren, 123 lehen hiruhilabetean.
  • 2002an, 193 kale eraso egon ziren, 72 lehen hiruhilabetean.
  • 2003an, 102 kale eraso egon ziren, 16 lehen hiruhilabetean.

− − 2004ean, 124 kale eraso egon ziren, 27 lehen hiruhilabetean.

  • 2005ean, 197 kale eraso egon ziren, 47 lehen hiruhilabetean.
  • 2006an, 291 kale borroka eraso egon ziren, 80 lehen hiruhilabetean. Eraso hauetan bederatzi pertsona zauritu ziren eta 3.002,8 milioi euroko kalteak eragin zituzten[8].
  • 2007an, 776 kale borroka eraso egon ziren, 452 lehen hiruhilabetean. 39 pertsona zauritu ziren eta 4.274,8 milioi euroko kalteak utzi zituzten[8]. Segi ilegalizatzeak, kale borroka erasoen kopuruan asko handitu zuen.
  • 2008an, 217 kale borroka eraso egon ziren, 113 lehen hiruhilabetean. 28 pertsona zauritu ziren eraso hauetan eta 3.226,9 milioi euroko kalteak utzi zituzten[8].
  • 2009ean, 130 kale eraso egon ziren, 27 lehen hiruhilabetean.
  • 2010eko lehen hiruhilabetean, 6 kale eraso egon ziren.
  • 2013an, 15 kale eraso egon ziren Euskal Autonomia Erkidegoan. Azaroan, hiru egunetan bost kale eraso egon ziren[9].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Centro de Análisis y Prospectiva: «La kale borroka y la estrategia de ETA», Guardia Zibila.
  2. «La operación de la Policía contra el terrorismo callejero permite esclarecer hasta el momento al menos once ataques de “kale borroka”»[Betiko hautsitako esteka], Espainiako Barne Arazoetako Ministerioa, 2007-10-19.
  3. (Gaztelaniaz) Mujika, Gari. (2008). «Lucha política bajo las capuchas y los cócteles» Gara (Donostia).
  4. https://www.elmundo.es/elmundo/2012/08/01/espana/1343836853.html
  5. http://www.publico.es/detalle-imagen/304562/?c=http://www.publico.es/espana/304562/la-kale-borroka-queda-desactivada[Betiko hautsitako esteka] Público, 2010-04-06
  6. http://www.euskonews.com/0256zbk/gaia25604_01.html EuskoNews
  7. http://www.angelfire.com/pq/terroristas/kale.htm Angelfire
  8. a b c https://web.archive.org/web/20170330182417/http://pendientedemigracion.ucm.es/info/cet/documentos%20trabajo/Act_Recuento_ETA.pdf. Pendiente de migración
  9. https://web.archive.org/web/20131217141304/http://www.larazon.es/detalle_normal/noticias/4519708/la-kale-borroka-rebrota-con-cinco-ataques-en-tres-dias-1#.Ttt1EMqtBk1XwvF La Razón, 2013-11-28
  10. https://web.archive.org/web/20170330182552/http://www.elcorreogallego.es/panorama/ecg/el-rebrote-de-la-kale-borroka-en-el-pais-vasco-se-salda-con-una-quincena-acciones-violentas/idEdicion-2014-01-01/idNoticia-845066/ El Correo Gallego, 2014-01-01
  11. http://www.naiz.info/eu/actualidad/noticia/20140622/desconocidos-incendian-un-cajero-de-kutxabank-en-artziniega Naiz, 2014-06-22

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]