Jurgi V.a Hannoverkoa
Jurgi V.a Hannoverkoa | |||||
---|---|---|---|---|---|
ezezaguna | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Berlin, 1819ko maiatzaren 27a | ||||
Herrialdea | Hannoverko Erresuma Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua | ||||
Heriotza | Paris, 1878ko ekainaren 12a (59 urte) | ||||
Hobiratze lekua | St George's Chapel, Windsor (en) | ||||
Familia | |||||
Aita | Ernesto Augusto Hannoverkoa | ||||
Ama | Frederica of Mecklenburg-Strelitz | ||||
Ezkontidea(k) | Marie of Saxe-Altenburg (en) (1843ko otsailaren 18a - 1878ko ekainaren 12a) | ||||
Seme-alabak | |||||
Haurrideak | |||||
Leinua | House of Hanover (en) | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | alemana | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria eta musikagilea | ||||
Lantokia(k) | Berlin Londres eta Hannover | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Jurgi V.a (alemanez: Georg Friedrich Alexander Karl Ernst August; Berlin, 1819ko maiatzaren 29a - Paris, 1878ko ekainaren 12a) azken Hannoverko erregea izan zen. Bere erregealdia 1871ko Alemaniaren bateratzean amaitu zen.
Ernesto Augusto Hannoverkoa eta Karlota Mecklenburg-Strelitzkoaren semea izan zen. Nerabezaroan ikusmena galdu zuen. 1837an bere aita Hannoverko errege bihurtu zen eta Jurgi printze oinordeko. 1843an Maria Saxonia-Altenburgekoarekin ezkondu zen.
1851n Hannoverko errege bihurtu zen bere aita hil ondoren. Brunswick-Lüneburgeko dukea, Cumberland eta Teviotdaleko dukea eta Armagheko kondearen tituluak ere jaso zituen oinordetzan. Bere erregealdiko hamabost urteetan, modu autokratikoan gobernatu zuen.
Austriaren alde egin zuen 1866ko Austria-Prusia Gerran. Uko egin zion prusiar ultimatumari eta Prusiak Hannover inbaditu zuen. Langensalzako guduan porrot egin ondoren, bere familiarekin ihes egin zuen. Prusiak 1866ko irailaren 20an Hannoverko erresuma bereganatu zuen. Jurgik ez zien inoiz bere eskubideei uko egin, ez zuen anexioa onartu.
Parisen hil zen eta Windsor gazteluan lurperatu zuten.