Edukira joan

Julia Bea Soto

Wikipedia, Entziklopedia askea
Julia Bea Soto
Bizitza
JaiotzaSesma1912ko urtarrilaren 28a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaBurlata1989ko abuztuaren 13a (77 urte)
Jarduerak
Jarduerakekintzailea, komunista eta politikaria

Julia Bea Soto (Sesma, Nafarroa Garaia, 1912ko urtarrilaren 28a- Burlata, Nafarroa Garaia, 1989eko urriaren 13a) emakume ekintzailea izan zen, Alderdi Komunistako kidea.[1][2]

Errepublika garaian Iruñeko Gazteria Sozialistan afiliatu zen. Nafarroako UGTren II. Kongresuan, 1933ko otsailean, batzorde exekutiboko kide hautatu zuten Artxibo eta Estatistikaren arduradun gisa. 1933ko azaroaren 19ko legegintza-hauteskundeetako kanpainan aktiboki parte hartu zuen.[3]

1935eko otsailean, Iruñean bizi zela, Alderdi Komunistari atxiki zitzaion eta Bulegoetako Langileen Batasunaren Sindikatuan sartu zen. Eraildako eta derrigorrean erreklutatutako nebak izan zituen. 1936ko Espainiako Gerra Zibilean idazkari eta daktilografoa izan zen Dolores Ibarrurik Madrilen zuen bulegoan.[1]

Alemaniako brigadista batekin ezkondu zen eta, alde egiteko aukera izan bazuen ere, Alacanteko portuan geratu zen, haurdun. Leku horretan atxilotu zuten. Hainbat atxiloketa jasan ondoren, 30 urteko kartzela zigorra eskatu zuten berarentzat, eta 15 urtekoa ezarri zioten. Azkenean, zortzi urte egin zituen Ventas, Zornotza eta Segoviako kartzeletan.[1]

Espetxetik atera zenetik, Beak bere jarduera politikoarekin jarraitu zuen, eta, azkenean, Frantziara jo zuen, Landetara eta 8 urtez bizi izan zen bertan. Ondoren, Marcelino Iriarte Martínezekin ezkondu eta Paris ingurura joan ziren bizitzera.[4] Han, espainiarren erakunde bat eratu zuen, non frankismoaren aurkako alderdi politiko guztiak ordezkatuta zeuden. Bizitza osoan Frantzian bizitzen jarraitu zuen, eta 1989ko urriaren 13an hil zen, Burlatan, bere ahizpa Mariari egindako bisitan.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d Julia Bea Soto. .
  2. Julia Bea Soto. .
  3. «Bea Soto, Julia» Fundación Pablo Iglesias 2012-02-01 (Noiz kontsultatua: 2024-02-28).
  4. «Julia Bea Soto» www.abertzalekomunista.net (Noiz kontsultatua: 2024-02-28).
  5. Salvo, Mariví. (2024-02-19). «10 mujeres represaliadas por el franquismo darán nombre a calles y plazas de Txantrea Sur» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2024-02-28).
  6. SL, TAI GABE DIGITALA. (2024-02-19). «Diez represaliadas por el franquismo nombrarán calles en la Txantrea» naiz: (Noiz kontsultatua: 2024-02-28).
  7. Press, Europa. (2022-04-06). «EH Bildu, PSN y Geroa Bai proponen dedicar ocho calles de Pamplona a mujeres represaliadas por el Franquismo» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2024-02-28).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]