Jules-Élie Delaunay
Jules-Élie Delaunay | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Nantes, 1828ko ekainaren 13a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Parisko 9. barrutia, 1891ko irailaren 5a (63 urte) |
Hobiratze lekua | Miséricorde cemetery (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Arte Ederren Goi Eskola Nazionala French Academy in Rome (en) (1857 - 1860) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Hippolyte Flandrin |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Arte Ederren Akademia (Frantzia) |
Genero artistikoa | erretratua |
Jules-Élie Delaunay (Nantes, 1828ko ekainaren 13a - Paris, 1891ko irailaren 5a) Bretainiako margolari ospetsua izan zen. Beste margolariengan eragin handia izan zuen. Bereziki ezaguna izan zen bere erretratu eta horma irudiei esker.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jules-Élie Delaunay 1848an Parisko Arte Ederren Goi Eskola Nazionalean onartua izan zen. Han Hippolyte Flandrin eta Louis Lamothe artisten ikaslea izan zen. 1856an, Henri-Pierre Picourekin batera, bigarren Erroma saria lortu zuen. Erroman, Villa Medicin, lau urte egon zen. Parisen bueltan, lan handietan espezializatu zen eta estatutik eta elizatik enkargu asko jaso zituen. Horrela, Parisen, bere lanak Parisko Operan, Parisko Udaletxearen eskailera nagusian, Parisko Panteoian non Atilaren eta Genoveva Pariskoaren irudiak ikus daitezekeen; azken lan horiek egiteko 15 urte behar izan zituen eta, hala ere, ez daude erabat bukatuta.[1] 1879n Arte Ederren Akademiaren partaidea izendatu zuten. 1879n, bestetik, Parisko Arte Ederren Eskolako irakaslea izendatu zuten. Ernest Legouvé idazlearen laguna, Delaunay bere bilobaren heziketa artistikoaz arduratu zen; denborarekin margolari ospetsua izan George Desvallières. Gustave Moreau ere ezagutu zuen.
Lan publikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Margolanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- La nymphe Hespérie pleurée par Esacus, 1859, Ny Carlsberg Glyptotek, Kopenhague
- Charles Hayem, 1838-1902 ingurukoa, Orsay museoa, Paris
- La peste à Rome, 1859, Bresteko Arte Ederren museoa
- La Peste à Rome, 1869, Orsay museoa, Paris
- Portrait de Mademoiselle Stéphanie Brousset, 1871, Nantesko Arte Ederren museoa.
- Diane, 1872, Orsay museoa, Paris
- Sainte Geneviève rend le calme aux Parisiens à l'approche d'Attila, 1874-1891, Prisko Panteoi
- Portrait de Madame Georges Bizet, 1878, Orsay museoa, Paris
- Portrait du peintre Auguste Toulmouche, 1880 - 1890, Magnin museoa, Dijon
- Portrait de l'abbé Egidio Sotta, 1887, Gustave-Moreau museoa, Paris
Erlijio eraikinak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Notre-Dame de Blanche-Couronne abadia, La Chapelle-Launayn
- Couvent de la Visitation, Nantes
- Saint-François-Xavier eliza, Paris
- Sainte-Trinité eliza Paris
Eraikin zibilak Parisen
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Parisko Panteoia
- Parisko Errege Jauregia
- Opéra Garnier
- Frantziako Kasazio Auzitegia
- Estatu Kontseilua
Ikasleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jules-Gustave Besson
- Henri Courselles-Dumont (vers 1873-1878), devient son assistant
- Henri Dabadie (1867-1949)
- Émile Dezaunay
- Raoul du Gardier
- Edgard Maxence (vers 1890-1894)
- Marcel Paul Meys
- Louis Ridel (1866-1937)
- George Desvallières (1877-1880)
- Georges Rouault
- José Maria Veloso Salgado
- Silas Broux
- Honoré Broutelle (1866-1929)
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Stéphanie Brousset andereñoaren erretratua (1871), Nantesko Arte Ederren museoa.
-
Segalariak erromatar zabaldi landuetan (1850 ingurukoa), Bonnat museoa, Baiona.
-
Georges Bizeten anderearen erretratua (1878), Orsay museoa, Paris.
-
Madame Georges Guiarden erretratua (1883), Nantesko Arte Ederren museoa.
-
Sapho bere lira musukatzen, Bresteko Arte Ederren museoa.
-
Jacques Bizeten erretratua.
-
Estatu-kontseiluaren margolanak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Béatrice Fontanel, , Daniel Wolfromm, Quand les artistes peignaient l’histoire de France, De Vercingétorix à 1918, Seuil, Paris, 2002.
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez):Delaunay Nantesko Arte Ederren museoaren webgunean.
- (Ingelesez):Delaunay Artcyclopedia webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jules-Élie Delaunay |