Juan Maria Blas Altuna
Juan Maria Blas Altuna | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Durango, 1828ko otsailaren 2a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Lekeitio, 1868ko ekainaren 17a (40 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Irakaslea(k) | Manuel Larramendi |
Jarduerak | |
Jarduerak | organista eta musikagilea |
Musika instrumentua | organoa |
Juan Maria Blas Altuna Maskarua (Durango, Bizkaia, 1828ko otsailaren 2a - Lekeitio, Bizkaia, 1868ko ekainaren 17a) bizkaitar konpositorea eta organista izan zen.
Aita Larramendi eta Higinio Herrera izan zituen musika irakasle. Ondoren Madrilera joan zen eta han Eslavaren ikasle izan zen. Organoari buruzko ezagutza zabalagoak beranduago Parisen jaso zituen. Euskal Herrira itzuli zenean Lekeition jarri zen bizitzen, eta bertako elizako organista izateaz gain, hainbat musika erlijiosoko pieza sortu zituen.
Madrilera egin ohi zituen bidaietako batean, San Luis kafetegian, Iparragirrekin topo egin eta Gernikako arbolaren interpretazioan lagundu zion. Zalantza dago adituen artean himnoaren laguntzaile hutsa ala berezko sortzailea izan ote zen.[1][2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Altuna y Mascarua, Juan María Blas de - Auñamendi Eusko Entziklopedia. (Noiz kontsultatua: 2018-02-04).
- ↑ Altuna Maskarua, Juan Maria Blas - Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. (Noiz kontsultatua: 2018-02-04).