Juan Barroeta
Juan Barroeta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1835eko urriaren 10a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Bilbo, 1906ko apirilaren 10a (70 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia |
Hizkuntzak | gaztelania |
Irakaslea(k) | Federico Madrazo |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Genero artistikoa | erretratua |
Juan Barroeta Angisolea (Bilbo, 1835eko urriaren 10a - ibidem., 1906ko apirilaren 10a) euskal herritar margolaria izan zen[1].
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aitarekin hasi ondoren, oso gaztea zela Madrilera joan zen ikastera[2]. Hamabost urte zituela Madrila joan zen, bertako San Fernandoko Arte Ederretako Eskolan ikastera. 1856. urtean hirugarren saria jaso zuen Espainiako Arte Ederretako Lehen Erakusketan, La Resurrección de Lázaro koadroaz; 1859tik aurrera Bilbon bizi izan zen. Garai hartako gustuak asetzen zituen pintorea, ikuskari eta erretratu historikoez gainera, aldizkarietarako apainketa-lanak eta opera-kartelak egin zituen Barroetak. Bilboko hirugarren setioan liberalen alde egin zuen.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erretratuetan aditua, oso ospetsu bilakatu zen bere estilo perfekzionistari esker. Lan nagusiak hauek dira:
- La despedida de Cayo Graco, 1859;
- Chindasvinto y Leovigildo, Espainiako erregeei buruzko sail baterako prestatua, 1865;
- Alegría de la República, Bilboko Udalak agindua, 1873;
- Karlistadari buruzko lanak, 1874,
- Alfontso XII.aren erretratua, 1875;
- Egaña, Lertsundi eta Novia de Salcedoren erretratuak, Bizkaiko Diputazioak eskatuak, 1883; eta
- Fidel de Sagarminagaren erretratua.
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Village Scene
-
View of Portugalete
-
View of Sestao and Portugalete
-
View of El Abra, Bilbao, from Algorta (1886)
-
Pedro Duro Benito (1888)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Juan Barroeta |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |