Edukira joan

Jose Paulo Ulibarri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jose Paulo Ulibarri
Bizitza
JaiotzaOkondo1775eko abuztuaren 17a
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaBilbo1847ko maiatzaren 5a (71 urte)
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta hizkuntzalaria
Izengoitia(k)El herrador vascófilo de Abando
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakKonbentzioaren Gerra

Literaturaren Zubitegia: 565

Jose Paulo Ulibarri Galindez (Okondo, Araba, 1775eko abuztuaren 17a - Abando, gaur egungo Bilbon, 1847ko maiatzaren 5a) euskal idazle, hizkuntzalari eta euskaltzale arabar-bizkaitarra izan zen, "el herrador vascófilo de Abando" (Abandoko ferratzaile euskaltzalea) ezizena eman ziotena.

8-9 urterekin, 1784an, orduko Abandoko elizatera familiarekin bizitzera joan zen, eta bertan bizi izan zen hil arte. Konbentzio Gerran parte hartu zuen gaztetan frantziarren aurka, Gipuzkoa aldean.

1814 ingurutik aurrera hainbat kargu politiko hartu zituen, Abandoko elizateko zinegotzia izan zen, baita elizate honetako ahalduna ere Bizkaiko Batzar Nagusietan. Joan den mendearen hasieran euskarazko irakaskuntza bultzatu, euskarazko izkribu mordoa idatzi eta Euskal Akademia sortzeko lehen proposamena egin zuen. Hark sortu zuen, "eskola" esateko, ikasola hitza, geroago ikastola bilakatuko zena. Haren izena darama Bilboko Ulibarri euskaltegiak berak ereindako euskal kezkak oraindik bizirik dirauela argi erakusten du horrek.[1]

Sasoi hartan ere hainbat abesti eta gabon kanta argitaratu zituen, batzuk erlijio kutsukoak eta beste batzuk lurra eta hizkuntza goraipatzekoak. Izan ere, euskarazko agiri ofizialak argitara ematea, eskolak eta hizkuntzaren akademia sortzea ere proposatu izan zuen, bizitza publikoan hizkuntza sartzeko beste ekimen batzuen artean.

Okondarraren omenez EAEko ikastetxeetako Hizkuntza Normalizaziorako Proiektuak koordinatzen dituen programa “Ulibarri” deitzen da[2].

Bilbon dagoen Ulibarri euskaltegiak bere izena Abandon hil zen euskaltzalearen oroimenez aukeratu zuen.

Bere jaiotegunaren 200. urteurrenaren harira Okondoko parke batean Ulibarriren omenezko eskultura jarri zuten udalak, Euskaltzaindiak eta Arabako Foru Aldundiak; jaioterrian bertan, Ulibarriren 1997ko urriaren 26an, heriotzaren 150. urteurrenarekin kale bati bere izena jarri zitzaion eta plaka bat ezarri zen Udaletxeko batzar aretoan[3]. Gasteizko Aranbizkarra auzoan bere izena daraman kalea dago.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]