Jose Maria Iribarren
Jose Maria Iribarren | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tutera, 1906ko urriaren 31 |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Iruñea, 1971ko ekainaren 11 (64 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, saiakeragilea, abokatua eta paremiologoa |
Kidetza | Euskaltzaindia Real Academia Española |
José María Iribarren Rodríguez (Tutera, 1906ko urriaren 31 – Iruñea, 1971ko ekainaren 11) nafar abokatu, kazetari, hiztegigile, paremiologo eta idazlea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espainiako Bigarren Errepublikan Zuzenbidea ikasi zuen, Deustuko Unibertsitatean. Tuterara itzulitakoan Navarra astekaria sortu zuen (1932). Espainiako Gerra Zibila hastean Mola jeneralaren idazkari politikoa zen. Iribarren etnografo eta folklorista trebea zen. Nafarroako historia, ohitura eta hizkera zertzeladen biltoki utzi ezinezkoak dira haren liburuak. Príncipe de Viana eta Vida Vasca aldizkarietan plazaratu zituen idazlan gehienak.
Obra nagusiak hauek dira: Navarrerías-Album de variedades (1946), Vocabulario navarro (1952), El moro corellano y los bandidos de Lanz (1955), Pamplona y los viajeros de otros siglos (1957), Adiciones al vocabulario navarro (1958); bigarren argitalpena eranskin guztiekin, 1984, Ricardo Ollaquindiak prestatua, Ramillete español (1965), Retablo de curiosidad (1965) eta Espoz y Mina el liberal (1967). Real Academia Española eta Euskaltzaindiaren kidea izan zen.
Bere libururik ezagunenak paremiologiakoak dira, batez ere 1955ean lehenengoz argitaratua baina gero askotan zabaldutako El porqué de los dichos. Sentido, origen y anécdota de los dichos, modismos y frases proverbiales de España con otras muchas curiosidades.
Lanen zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Estampas tudelanas (1931).
- Con el general Mola (1937).
- Mola. Datos para una biografía y para la historia del Alzamiento Nacional (1938).
- Retablo de curiosidades. Zambullida en el habla popular (1940).
- Batiburrillo navarro (1943).
- Navarrerías. Álbum de variedades (1944).
- De Pascuas a Ramos. Galería religioso - popular - festiva (1946).
- Historias y costumbres (1949).
- Vitoria y los viajeros del siglo romántico (1950).
- Burlas y chanzas (1951).
- El patio de caballos y otras estampas (1952).
- Vocabulario navarro (1952).
- Cajón de sastre (1955).
- El porqué de los dichos. Sentido, origen y anécdota de los dichos, modismos y frases proverbiales de España con otras muchas curiosidades (1955).
- El moro corellano y los bandidos de Lanz (1955).
- Pamplona y los viajeros de otros siglos (1957).
- Adiciones al vocabulario navarro (1958).
- Ramillete español. Zarandajas, ensayos y recuerdos (1965).
- Espoz y Mina. El guerrillero (1965).
- Espoz y Mina. El liberal (1967).
- Sanfermines (1970).
- Hemingway y los Sanfermines (1970).
- Revoltijo (1980).
Euskaltzaina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jose Mariak euskara ez zekien arren, aitaren aldetik familia Mendialdekoa zen, euskalduna. Gerra Zibila baino lehen, giro nafar jeltzalearen inguruan mugitu zen. Bere liburuetan, euskarari egindako erreferentziak jaso zituen ("Batiburrillo navarro", "De Pascuas a Ramos...", "Historias y costumbres", "Navarrerías...", "Burlas y chanzas", "El patio de caballos..."), Resurreccion Maria Azkue, Aingeru Irigarai, Julio Caro Baroja, Jose Estornes edo Manuel Larramendi egileen lana jasotzen.
1955ean izendatu zuen Euskaltzaindiak kide urgazle, bestela, "Vocabulario navarro" liburuan jasotako hitzengatik (3.000-4.000) eta egindako lana mardulagatik: "Yo he procurado recoger aquellas voces vascas y semivascas que siguen empleándose en zonas donde se habla el castellano desde hace más de un siglo. Y las que procediendo del vascuence, aparecen corrompidas, o por decirlo así, castellanizadas. En alguna ocasión dudando de incluir o no incluir palabras vascas puras, opté por la inclusión porque, si hoy no, el día de mañana podrán interesar a los lingüistas y a los vascófilos que estudien el repliegue del euskera y supervivencia en zonas dominadas por el castellano".
1978an, 7 urte hil eta gero, ohorezko euskaltzain izendatu zuten azkenik.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz)Auñamendi entziklopedian.
- (Gaztelaniaz)"Los académicos de La Ribera: Peralta, Iribarren y Garde" (Joxemiel Bidador, 2002).