José Olivares
José Olivares | |||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Algorta, 1892ko abuztuaren 22a | ||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||||||||||||||||||||||
Heriotza | Buenos Aires, 1960ko uztailaren 14a (67 urte) | ||||||||||||||||||||||
Heriotza modua | berezko heriotza | ||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||
Jarduerak | idazlea, futbolaria eta kazetaria | ||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | aurrelaria | ||||||||||||||||||||||
Izengoitia(k) | Tellagorri eta Kasia | ||||||||||||||||||||||
Zerbitzu militarra | |||||||||||||||||||||||
Adar militarra | Eusko Gudarostea | ||||||||||||||||||||||
Parte hartutako gatazkak | Espainiako Gerra Zibila | ||||||||||||||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||||||||||||||
Alderdi politikoa | Eusko Abertzale Ekintza |
José Olivares Larrondo (Izengoitiak: Tellagorri, Kasia) (Algorta, Getxo, 1892ko abuztuaren 22a - Buenos Aires, Argentina, 1960ko uztailaren 14a) bizkaitar idazlea eta kazetaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sortu berri zen Euzkadi aldizkarian hasi zen kirolei buruzko artikuluak idazten. Getxoko Arenas futbol-talde ospetsuko aurrelaria izan zen. 1920 ondoko urteetan, Excelsior kirol-egunkariko zuzendaria izan zen. EAE-ANV alderdia sortzen parte hartu zuen (1930), eta gizarte- eta politika-gaiez artikulu ugari idatzi zituen alderdiko prentsa zen Tierra Vasca-Eusko Lurra aldizkarian. Antiklerikal itsua ez bazen ere, kristau-erakundeek eta EAJ alderdiak bultzatzen zuten sindikalismoaren aurkako agertu zen, hots, langile abertzaleek osaturiko sindikatuaren aldeko. Espainiako Gerra Zibilaren garaian, Bizkaiko frontea erori zenean, Baionara erbesteratu zen. Euskal Fronte Nazionala osatzeko elkarrizketetan parte hartu zuen erbestean (Lapurdin), 1938. urtean, baina ez ziren adostu. Parisen zen Bigarren Mundu Gerra hasi zenean, eta 1940. urtean, Argentinara ihes egin zuen. Argentina, Estatu Batuak, Venezuela, Mexiko eta Txileko ia euskal argitalpen gehienetan idatzi zuen, Ameriketan eman zituen 20 urteetan. Bertan Pello Irujo alderdikiderekin batera Eusko Lurra EAE-ANVren aldizkarian lanean aritu izan zen Frankoren Diktaduraren urtetan.
Lan nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Obra nagusiak:
- París abandonada (1942)
- Horas Joviales (1950)
- Antón Sukalde (1978. urtean plazaratua)
- Los gudaris de Gartxot
- Martiñene
- Txibeltza.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Telagorriri buruzko artikulua.