Edukira joan

Jorge Nagore

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau pilotariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Nagore (argipena)».
Jorge Nagore

Bizitza
JaiotzaIrurtzun1971ko irailaren 27a (53 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpilotaria

Jorge Nagore Arbizu, pilota arloan Nagore deituraz ezaguna (Irurtzun, Nafarroa Garaia, 1971ko irailaren 27a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Aurrelari jokatzen zuen, Asegarce enpresarekin 1993-2004 bitartean, Aspe enpresarekin 2004-2006 bitartean, eta Frontis enpresarekin 2006-2011 bitartean.[1] Profesionaletako estreinako partida 1993ko uztailaren 16an jokatu zuen, Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan. Txomin Nagore futbolariaren anaia da.

Hirutan jantzi zuen lau eta erdiko txapel nagusia: 1995ean, 1998an eta 2003an; horrenbestez, lehiaketa horretan inoizko pilotari onenen artekoa da. 1999an Errandonearekin Binakako Txapelketa Nagusia irabazi zuen, Berasaluze VIII.a eta Beloki mendean hartuta.

Nabarmenak ziren Nagoreren sake bortitza eta bi eskuekin egiten zituen txapa gainekoak; bi jokaldi horiekin tanto ugari lortzen zituen.[1]

Kirol lorpenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Txapeldunak Txapeldunordeak Emaitza Pilotalekua
1999(1) Nagore - Errandonea Berasaluze VIII.aBeloki 22-17 Atano III.a
Urtea Txapelduna Txapeldunordea Emaitza Pilotalekua
1995 Nagore Unanue 22-18 Ogeta
1996 Arretxe Nagore 22-08 Ogeta
1998 Nagore Eugi 22-11 Ogeta
2000 Eugi Nagore 22-05 Labrit
2003 Nagore Titin III.a 22-15 Ogeta

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Gaztelaniaz) Lezeta, Joseba. (2017-11-15). «Jorge Nagore, tres veces campeón del Cuatro y Medio: “Altuna III es un fenómeno y te gana a base de clase”» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2020-12-10).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]