John Paul Jones
John Paul Jones | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kirkcudbrightshire (en) , 1747ko uztailaren 6a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak Britainia Handiko Erresuma 1776) |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Paris, 1792ko uztailaren 18a (45 urte) |
Hobiratze lekua | Q2972461 Naval Academy Chapel (en) United States Naval Academy (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | diplomazialaria eta itsas ofiziala |
Jasotako sariak | |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Continental Navy (en) Errusiar Itsas Armada Inperial |
Gradua | ontzi-kapitain kapitain kontr-admiral (en) |
Parte hartutako gatazkak | Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerra Raid of Nassau (en) Battle of Block Island (en) North Channel Naval Duel (en) Battle of Flamborough Head (en) Seventh Russo-Turkish War (en) Naval actions at the siege of Ochakov (en) |
John Paul Jones, John Paul jaioa (Arbigland, Kirkcudbrightshire, Eskozia, 1747ko uztailaren 6a - Paris, 1792ko uztailaren 18a) estatubatuar itsas armadako militarra izan zen.
Eskozian jaio eta hazi zen, marinela izan zen eta merkataritza-ontzietan ontziratu zen. Bere tripulazio matxinatuko marinel bat hil ondoren, Virginiako koloniara ihes egin zuen. 1775ean Estatu Batuetako itsas armadarekin bat egin eta britainiarren aurka borrokatu zen. Hainbat ontziren buru izan zen, Britainia Handian huts egindako eraso bat zuzendu zuen eta Britainia Handiko merkataritza-ontziak harrapatu zituen.
1787an Errusiar Itsas Armada Inperialera batu zen eta turkiarren aurkako gerran parte hartu zuen. 1790ean Parisera iritsi zen eta bi urte geroago Estatu Batuetako kontsul izendatu zuten, Aljerreko gatibu estatubatuarrak askatzeko. Misioa bete aurretik Parisen hil zen.
Batzuetan, Estatubatuar Itsas Armadaren aita deitzen zaio.