Joaquin Gaztanbide
Joaquin Gaztanbide | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Joaquín Romualdo Gaztambide y Garbayo |
Jaiotza | Tutera, 1822ko otsailaren 7a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Madril, 1870eko martxoaren 18a (48 urte) |
Heriotza modua | : gibel-gaixotasuna |
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Goi Mailako Errege-Musika Kontserbatorioa |
Hizkuntzak | gaztelania |
Irakaslea(k) | Pablo Rubla del Frago (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | orkestra zuzendaria, musikagilea eta piano-jotzailea |
Genero artistikoa | opera zarzuela |
Joaquin Romualdo Gaztanbide Garbaio (Tutera, Nafarroa, 1822ko otsailaren 7a - Madril, Espainia, 1870eko martxoaren 18a) Erromantizismo garaiko musikagilea izan zen, zartzuela egilea izateagatik batez ere ezaguna. Guztira 44 zartzuela idatzi zituen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Solfeo ikasketak jaioterrian hasi zituen, bertako katedralaren musikaria zen Pablo Rublarekin.
1834an, 12 urte baino ez zituela, osabak Iruñera bidali zuen, Jose Gelbenzu eta Mariano Garciarekin piano eta konposatzea ikastera.
1842an Madrila joan zen, eta Maria Cristina kontserbatorioan ikasi zuen. 6 urte geroago Teatro Español de Madrid delakoaren orkestraren zuzendari izendatu zuten.
1856an Teatro de la Zarzuelako bazkide sartu zen, eta hango konpositore eta zuzendari ere izan zen.
Zartzuela nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Idatzi zituen 44 zartzueletatik, hauek dira ezagunenak:
- La Mensajera, 1849.
- El valle de Andorra, 1851.
- Catalina, 1854.
- Los magiares, 1857.
- El juramento, 1858.
- La conquista de Madrid, 1863.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.