Edukira joan

Joana Nafarroakoa (1370-1437)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joana Nafarroakoa (1370-1437)

erregeorde

Bizitza
JaiotzaÉvreux, 1368
Herrialdea Nafarroako Erresuma
HeriotzaHavering-atte-Bower (en) Itzuli1437ko uztailaren 10a (68/69 urte)
Hobiratze lekuaCanterburyko katedrala
Familia
AitaKarlos II.a Nafarroako erregea
AmaJoana Frantziakoa
Ezkontidea(k)Joan V.a Bretainiakoa  (1386ko irailaren 11, 1386ko irailaren 11 (egutegi gregorianoa) -  1399ko azaroaren 1a)
Henrike IV.a Ingalaterrakoa  (1403ko otsailaren 7a, 1403ko otsailaren 7a (egutegi gregorianoa) -  1413 (egutegi gregorianoa))
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaEvreux leinua
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Find a Grave: 8081845 Edit the value on Wikidata

Joana Nafarroakoa (Iruñea, 1370eko uztailaren 10aLondres, 1437ko ekainaren 10a) Karlos II.a Nafarroakoa erregea eta Joana Frantziakoaren alaba izan zen, beraz, Nafarroako infanta. Amaren aldetik, Joanes II.a Frantziakoa eta Bona Luxemburgokoa aitona eta amona zituen. Henrike IV.a Ingalaterrakoarekin ezkondu zen. Ezkontza honen bitartez, lehenik Bretianiako duke ezkontide eta ondoren Ingalaterrako erregina ezkontide bilakatu zen.

Lehendabiziko ezkontza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1386ko urriaren 2an, Joanak Joanes V.a Bretainiakoa ezkondu eta bederatzi seme-alaba izan zituzten:

Bigarren ezkontza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1399ko azaroaren 1ean lehendabiziko senarra hil zitzaion. Lau urte eman zituen alargun eta dukeorde Joanes VI.a bere semearen izenean. Henrike Bolingbroke (Henrike IV.a izango zena) Bretainian bizi zen erbestean Rikardo II.a Ingalaterrakoa bere lehengusuaren aurka matxinatu zuenean eta bertan ezagutu eta maitemindu ziren[1]. 1403ko otsailaren 7an, Winchesterko katedralean, ezkondu eta Henrikeren bigarren emazte bilakatu zen. Seme-alabarik ez bazuten ere, adituek diote harreman onak zituen Henrikeren lehendabiziko ezkontzaren seme-alabekin, askotan aitarekin zituen liskarretan "Prince Hal"en, Henrike V.a izango zena, alde eginez.

Hala ere, Henrike V.aren erreinaldian, sorginkeria erabiltzeagatik eta erregea pozoitzea saiatzeagatik salatua izan zen. 1419an zigortu eta lau urte inguru eman zituen preso Sussexko Pevensey gazteluan. Gero lasai bizi zen Nottinghamgo gazteluan, Henrike V.a eta Henrike VI.aren erreinaldien arteko epean. 1437ko uztailaren 9an, 67 urte zituela, Londresko Havering barrutian hil eta Canterburyko katedralean lurperatu zuten Henrike IV.aren ondoan[2].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Aurrekoa
Elisabet Valoiskoa
Ingalaterrako erregina ezkontidea
14031413
Ondorengoa
Katalina Valoiskoa