Edukira joan

Joan Maiorga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joan Maiorga
Bizitza
JaiotzaDonibane Garazi, 1533
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
HeriotzaTazacorte1570eko uztailaren 15a (36/37 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta erlijiosoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordenaJesusen Konpainia

Joan Maiorga (Donibane Garazi, Nafarroako Erresuma, 1533Tazacorte, Ozeano Atlantikoa, 1570eko uztailaren 15a), Iparraldeko nafar jesuita eta margolaria izan zen.[1]

Gaztea zela, Zaragozara joan zen, non senideak zituen. Bertan margotzeari ekin eta nahiko ezagun bilakatu zen. 1568an Jesusen Lagundian sartu eta, oraindik ikaslea zela, Valentzian Inácio de Azevedok antolaturiko Brasilerako espedizioarekin bat egin zuen.

1570eko uztailaren 15ean, Santiago itsasontzia Tazacorte parean zegoela, Jacques de Sores normandiar kortsarioak abordatu zuen; bertan zeuden 40 misiolari jesuitak harrapatu, lepoa moztu eta itsasora bota zituzten denak. Tartean Eztebe Zudairikoa zegoen. Kortsarioek Maiorga zauritu eta kareletik bota zuten. Itota hil omen zen. 1854an Eliza Katoliko Erromatarrak 40 jesuitak dohatsu aitortu zituen.

Berria jakin zenean, Zaragozan eta Madeiran zituen margolanak erlikiatzat jo zituzten. Omen handiko santua da Donibane Garazin. Haren eguna uztailaren 15ean ospatzen da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]