Edukira joan

Jennifer eta June Gibbons

Wikipedia, Entziklopedia askea

June Gibbons (1963ko apirilaren 11- ) eta Jennifer Gibbons (1963ko apirilaren 11-1993) Galesen jaiotako bikiak ziren. "Biki mutuak" ezizenaz ezagunak izan ziren, bakarrik oso gertuko familiakoekin komunikatzen zirelako. Fikziozko liburuak idazten ibili ziren, baina gero benetako hilketak egin zituzten. Horren ondorioz, Broadmoor Ospitalean sartu zituzten hamalau urtez.

Lehenengo urteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

June eta Jennifer ez ziren inorekin komunikatzen, hitz egiteko zailtasunak zituztelako. Eskolatik laster joan ziren eskola jazarpen, bullying, arazoak ekiditeko. Haien arazoa gero eta larriagoa bihurtu zen eta ailegatu zen momentu bat non bikiek bere ahizpa txikiarekin, Roserekin soilik hitz egiten zuten. Hamalau urte bete zituztenean, terapeuta bat saiatu zen haien arazoa konpontzen, hainbat barnetegitara bidaltzen, baina ez zuen ezer lortu.

Ahalmen sortzaile handia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barnetegitik atera zirenean, berriro bakartu ziren eta beraien panpinekin soilik jolasten zuten. Jolastu eta istorio berriak asmatu zituzten eta denbora pasa ahala, gero eta istorio gehiago eta hobeak idazten zituzten. Azkenean liburuak idazten hasi ziren, normalen Estatu Batuetako (Malibu eta Kalifornian bereziki) jarrera arraroa eta kriminala zuten neska eta mutilen istorioetan oinarritzen ziren haien liburuak.

Krimenak eta ospitalizazioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haiek idatzitako nobela batzuk besteak baino arrakasta handiagoa izan zuten. Neskak krimenak eta suteak eragin zituzten eta hori dela eta, zoroetxe batean sartu zituzten. Haiek, hor egondako hamalau urteetan, sendagaiak hartzen zituzten heinean, idazteko gogoak txikiagotu zitzaizkien. Jenniferren heriotza


Wallace psikologoak esan zuenez, neskek hitzarmen bat zuten; haietako bat hiltzen baldin bazen, besteak hitz egiten hasi eta bizimodu normala izan behar zuen. Azkenean, Jenniferrek onartu zuen bere burua hiltzea.

1993an beste klinika batera bidali zituzten eta handik gutxira Jennifer gaixotasun ezezagun bat zela eta hil zen. Bere ahizparen heriotzaren ondoren, adostu zuten bezala, Junek bere bizitza aldatu zuen.

Haiek idatzitako liburu ospetsuenak:


Junek Pepsi-Cola Addict liburua idatzi zuen, Jenniferrek berriz, The Pugilist, Discomania, The Taxi Driver´s Son , Postman eta Postwoman idatzi zituen, besteak beste.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]