Jean Couzy
Itxura
Jean Couzy | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jean Louis Couzy |
Jaiotza | Nérac, 1923ko uztailaren 9a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Dévoluy Mountains (en) , 1958ko azaroaren 2a (35 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | École polytechnique |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | esploratzailea eta mendigoizalea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Jean Couzy (Nérac, 1923ko uztailaren 9a - Dévoluy mendigunea, 1958ko azaroaren 2a) frantziar alpinista izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ingeniaritza aeronautikoa ikasi zuen École Polytechniquen. Eskalatzaile bikaina, bere ohiko eskalada-laguna Marcel Schatz izan ohi zuen soka-lagun. Harekin parte hartu zuen 1950ean, 27 urte zituela, Annapurnako frantziar espedizioan. 1955eko maiatzaren 15ean, Makaluko lehen igoera egin zuen Lionel Terrayrekin.
Alpeetan, bera izan zen honako ibilbide hauetatik igotzen lehena:
- Aiguille de l'M Chamonixetik gertu, "La Couzy" izeneko ibilbide klasiko (D) zorrotza.
- Ibilbide oso zaila (ED) Olanen ipar-mendebaldeko aurpegian.
- Couzy ibilbidea Ovest gailurraren iparraldeko aurpegian, Dolomitetan.
1958ko azaroaren 2an hil zen, Dévoluy mendigunean, Crête des Bergersen hegoaldeko aurpegian (Bureko ordokiaren hegoaldeko ertzan) eroritako harri batek buruan jo zuenean. Montmaur hilerrian lurperaturik dago, istripua gertatu zen mendiaren magalean.