Edukira joan

Javier Retegi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Javier Retegi
Bizitza
JaiotzaBergara1937ko urtarrilaren 9a (87 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Javier Retegi Aiastui (Bergara, Gipuzkoa, 1937ko urtarrilaren 9a) Eusko Ikaskuntzako lehendakaria izan zen 2002ko abendutik 2008ko abenduaren 26ra.

1979 eta 1982 bitartean Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuordea izan zen Pedro Miguel Etxenike sailburu zelarik. 1995eko urtarriletik 1998ko abendura Industria, Nekazaritza eta Arrantza sailburua izan zen EAJrekin, eta baita Mondragon Unibertsitatearen errektorea 1998 eta 2001 urte bitartean.

Bergarako lanbide eskolan gauzatu zituen bere ikasketak. 17 urte zituela, Unión Cerrajera-n hasi zen lanean, Arrasateko Eskola Politeknikoan Industria Peritutatzako ikasketak gauzatzen hasi zen bitartean, Donostiako Industria Perituen Eskolan titulua eskuratuz.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. www.jakiunde.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-09).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Aurrekoa
Jon Imanol Azua (Industr.)
Jose Manuel Goikoetxea (Nekaz. eta Arrantza)
Eusko Jaurlaritzaren Industria, Nekazaritza eta Arrantza Sailburua

1995-1998
Ondorengoa
Josu Jon Imaz (Industr.)
Iñaki Gerenabarrena (Nekaz. eta Arrantza)



Biografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.