Edukira joan

Jaun zaharraren erretratua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jaun zaharraren erretratua
Jatorria
Sortzailea(k)Grekoa
Sorrera-urtea1597
Mugimenduamanierismoa
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak46 (altuera) × 43 (zabalera) cm
Genero artistikoaerretratua
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaPradoko Museoa
BildumaPradoko Museoa
InbentarioaP000806

Jaun zaharraren erretratua (gaztelaniaz, Retrato de caballero anciano) 1597 eta 1600 artean El Grecok egindako erretratua da, bere "Toledoko garaia"ren amaieran, alegia. Margolana Madrilgo Pradoko Museoan erakusten da baina hasiera batean Madrilgo Errege Alkazarrean egon zen. Ez dakigu nor den erretratuan agertzen den gizona.

Erretratu honek El Grecoren eskutik sortutako erretratuen ezaugarri beretsuak erakusten ditu: kolore ilunak, aurpegi zurbila, arropa formala eta beltza... Gizonak gorleta zuria jazten du fondo neutro baten gainean. Espezialisten ustez, hauxe izan daiteke El Grecoren erretratu onenetariko bat: trazaketa finen eta lodien bidez pertsonaiaren konplexutasun guztia adierazten du.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]