Janna Jihad
Janna Jihad | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Nabi Salih (en) , 2006ko apirilaren 6a (18 urte) |
Herrialdea | Palestina |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | arabiera ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria eta giza eskubideen aldeko ekintzailea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | islama |
Janna Tamimi (arabieraz: جنى تميمي), Janna Jihad izenarekin ezagutzen dena (جنى جهاد) edo Janna Jihad Ayyad, (2006ko apirilaren 6a -) gazte ekintzaile palestinarra eta kazetari amateurra da.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tamimi Nabi Saleh herrikoa da, (Palestinako Zisjordania). Bere ama, Nawal Tamimi, Palestinako Garapen Ministerioko Emakumeen Gaietarako zuzendaria da. Bassem al-Tamimi aktibistaren iloba eta Ahed Tamimi aktibistaren lehengusua da.[2][3]
2013an, zazpi urte zituela hasi zen israeldar-palestinar gatazkaren berri ematen bere senitarteko bi hil eta gero, gatazka hedabideek kontatzen ez zuten moduan dokumentatzeko asmoz. "Palestinako kazetaririk gazteena" deitu izan diote eta munduko kazetaririk gazteenetako bat bezala hartu. Amaren sakeleko telefonoa erabiliz indarkeriaren erdian hazten ari den gazte palestinar baten ikuspegitik kontatzen hasi zen etxetik gertu zituen protestak, bideoak grabatzen eta horiek igotzen sare sozialetara.[4][5][6][7][8]
Gero, Jerusalemen eta Jordaniako gertakarien eta martxen berri ere ematen hasi zen. Arabieraz eta ingelesez egiten ditu bere ekarpenak eta milaka jarraitzaile ditu.[9] 2017an, Tamimi, Ahmed Kathrada Fundazioaren eskutik Hegoafrikara joan zen Palestinako lurraldeetan izandako indarkeriaren inguruko kontzientzia zabaltzeko, Shamsaan Palestinako Haurrekin egindako Pals4Peace biraren barruan.[10][11][12]
2016an Radiance of Resistance dokumentalean agertu zen bederatzi urte zituela.[13] Pertsona arriskutsu gisa izendatu du Mossad Israelgo Inteligentzia Agentziak aktibista gazteak egiten duenagatik: [1]
« | Txikiagoa nintzenean, istiluak entzuten nituenean korrika mahai azpian ezkutatzen nintzen. Orain sakelako telefonoa hartu eta kalera irteten naiz dena grabatzera. | » |
—JANNA JIHAD TAMIMI |
Sariak eta errekonozimenduak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2017ko martxoan Tamimiri Nazioarteko Ongizate Saria eman zioten Istanbulen, Turkian.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «"Istiluak entzutean mahai azpian ezkutatzen nintzen, orain telefonoa hartu eta kalera irteten naiz grabatzera"» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-11-28).
- ↑ «Janna Yihad: Tiene 10 años y ya es periodista palestina» palestinalibre.org (Noiz kontsultatua: 2020-11-28).
- ↑ a b (Ingelesez) «All we want is peace and equality: Janna Jihad» Voice of the Cape 2017-07-28 (Noiz kontsultatua: 2020-11-28).
- ↑ (Ingelesez) Sarkar, Urvashi. «Janna Jihad: Meet Palestine’s 10-year-old journalist» www.aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2020-11-28).
- ↑ (Italieraz) «Janna, reporter a 10 anni: "La mia telecamera è il mio fucile ed è più forte del fucile"» L'HuffPost 2016-04-28 (Noiz kontsultatua: 2020-11-28).
- ↑ (Ingelesez) «Meet Janna Jihad, the bravest 10-year- old of the Palestinian war front» Mvslim 2016-06-09 (Noiz kontsultatua: 2020-11-28).
- ↑ (Ingelesez) «Meet Jana Jihad - Palestine's Youngest Amateur Reporter» www.odditycentral.com 2016-05-31 (Noiz kontsultatua: 2020-11-28).
- ↑ «Voice For The Voiceless: Palestine’s 10-Year-Old Journalist Janna Jihad | The Dawn News» web.archive.org 2018-01-27 (Noiz kontsultatua: 2020-11-28).
- ↑ (Ingelesez) Maria, Meghan De. «Meet The 10-Year-Old Reporting On The Israel-Palestine Conflict» www.refinery29.com (Noiz kontsultatua: 2020-11-28).
- ↑ (Ingelesez) Moosa, Fatima. (2017-07-28). «Janna Jihad, 11-year-old journalist, wants South Africans to help Palestine» The Daily Vox (Noiz kontsultatua: 2020-11-28).
- ↑ (Ingelesez) Cape, The Voice of the. Janna Jihad, Palestine's youngest journalist. (Noiz kontsultatua: 2020-11-28).
- ↑ (Ingelesez) «PALESTINIAN YOUTH ACTIVISTS ON TOUR IN SOUTH AFRICA [JANNA JIHAD & AHED TAMIMI»] BDS 2017-07-21 (Noiz kontsultatua: 2020-11-28).
- ↑ «Film screening on Palestinian girls living through conflict cancelled due to ‘inflammatory’ narrative» TODAYonline (Noiz kontsultatua: 2020-11-28).