Edukira joan

Jan Ullrich

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jan Ullrich

(2016)
Bizitza
JaiotzaRostock1973ko abenduaren 2a (50 urte)
Herrialdea Alemaniako Errepublika Demokratikoa  1990eko urriaren 3a)
 Alemania  (1990eko urriaren 4a -
Familia
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
T-Mobile 1995-2002ko uztailaren 24a
Team Bianchi (en) Itzuli 2003-2003
T-Mobile 2004-2006
 
Posizio edo espezialitateaetapakako lasterketa
routierra
Altuera183 zentimetro
Jasotako sariak

janullrich.de
IMDB: nm1426279 Facebook: janullrichoffiziell Olympic.org: jan-ullrich Edit the value on Wikidata

Jan Ullrich (Rostock, Alemania, 1973ko abenduaren 2) alemaniar txirrindulari ohia da. 1996. urtean bere lehen partaidetzan Frantziako Tourrean bigarren amaitu zuen. 1997. urtean Frantziako Tourra irabazi zuen, eta bost alditan bigarren izan da, baita behin hirugarren eta laugarren ere. Espainiako Itzuliaren garailea ere izan da, Munduko Erlojupeko txapeldun, Joko Olinpikoetako txapelduna eta txapeldunorde, eta beste hainbat garaipen ere lortu du.

2006an, Ullrichi Frantziako Tourrean parte hartzea ukatu zioten, dopina egin zuela eta. 2012ko otsailean, Kirol Arbitrajeko Auzitegiak dopin delitu baten errudun aurkitu zuen. Atzeraeraginez egotzi zuten txirrindularitza profesionaletik, 2011ko abuztuaren 22az geroztik; eta 2005eko maiatzetik lortutako emaitza guztiak bere kirol lorpenen zerrendatik kendu zizkioten.[1][2] Ullrichek berak odol dopina egin zuela onartu zuen 2013an.

Lehenengo urteak profesional mailan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1994. urtean, Becker manager zuelarik, Walter Goodefroten Telekom taldean egin zuen debuta profesional mailan. Sizilian jokatutako munduko erlojupeko txapelketan hirugarren amaitu zuen, Chris Boardmanen atzetik.

Lehenengo 18 hilabetean ez zen nabarmendu. Hala ere, 1995ean Alemaniako erlojupeko txapelketa irabazi zuen. 21 urterekin Ullrichen nahia Frantziako Tourrean debuta egitea zen, baina Walter Goodefrotek gazteegia zela uste izan zuen. Horren ordez, Espainiako Vueltan lehiatu zen, 12. etapan erretiratuz.

1996ko Frantziako Tourra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ullrichek Alemaniako talde olinpikoan parte hartzeari uko egin zion urte hartan, Frantziako Tourrean debuta egin ahal izateko. Tourreko prologoan 33 segundo galdu zituen garailearekiko, eta sailkapen nagusiko 20 lehenen artean mantendu zen 7. etapa iritsi zen arte, zeinean Miguel Indurainek ezin izan zion onenen erritmoari eutsi. Etapa hartan Ullrichek 30 segundo galdu zituen garailearekiko, eta 22 bere taldeburu Bjarne Riisekiko. Azken horrek lidergoa eskuratuko zuen 9. etapan, eta horrez geroztik Ullrichek bere taldeburuari lagundu zion garaipena lortzen. Hala ere, bigarren amaitu zuen lasterketako sailkapen orokorrean, azken erlojupekoa irabazita. Erlojupeko haren ostean, Miguel Indurain handiak Ullrichek Tourra irabaziko zuela iragarri zuen (hurrengo urtean gertatuko zen). Tour hartan Ullrichek gazteen sailkapena irabazi zuen.

1997ko Frantziako Tourra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ullrich bere taldekide Udo Böltsekin, Vosgesesko mendilerroa zeharkatzen, 1997ko Frantziako Tourrean.

1997an Ullrichek bi garaipen lortu zituen, Frantziako Tourrean parte hartu baino lehen: Suitzako Itzuliko etapa bat eta Alemaniako Errepideko Txapelketa.

Tourreko prologoan bigarren amaitu zuen, Chris Boardman espezialistaren atzetik, oso indartsu hasten zuela erakutsiz. 9. etapan, mendia azaltzen zen lehenengoan, Laurent Brochard frantziarrak lortu zuen garaipena. Etapa hartan Ullrichek hasiera batean bere taldeburu Riisentzat egin zuen lan, baina Richard Virenquek erasoa jo zuenean Riisek ezin izan zion haren erritmoari eutsi; Ullrich atzetik abiatu zen, Marco Pantanirekin batera, eta hirurak helmugara batera heldu ziren. Hurrengo egunean, Luchon eta Arcalis Andorra arteko etapan, Ullrichek bere zuzendariari baimena eskatu zion erasoa jotzeko, eta horrela egin zuen, Pantanirekiko eta Virenquerekiko minutu bateko errenta lortu, eta maillot horia eskuratu.

Tourreko lehenengo erlojupeko nabarmenean, 12. etapan, Ullrichek 3 minutuko aldea atera zion sailkapenean bigarren zihoan Virenqueri, zeina bere aurretik abiatu zen erlojupekoan. Egun batzuk geroago, Alpe D'Huezeko etapan erasoa jo zuen Marco Pantanik, baina igotzaile italiarrak 47 segundoko aldea lortu zuen Ullrichekiko, sailkapen nagusian alemaniarrak zeukan errenta 9 minutukoa zelarik. Morzineko etapan berdin egin zuen Pantanik, eta garaipena lortu ere bai, baina Ullrichek ez zuen denbora galera handirik izan. Lasterketako azken erlojupekoan Abraham Olano euskalduna nagusitu zen, eta Ullrichek bere nagusitasuna erakutsi zuen Virenquerekiko denbora gehiago lortuta. Hurrengo egunean Tourreko garaile heldu zen Parisa, 23 urte zituelarik. Gainera, gazteen sailkapena irabazi zuen bigarren aldiz.

1999ko Espainiako Itzulia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1999an belaunean lesioa izan zuen, eta ezin izan zen Frantziako Tourrera joan. Horregatik, udan munduko txapelketarako entrenatzen hasi zen. Entrenamendu ona zelakoan, Espainiako Vueltara joan zen. Han, bere taldekide Erik Zabeli laguntzen aritu zen lehenengo etapetan. Gero, etapa gogor bat irabazi zuen 22 txirrindulari zihoazen talde batean. Abraham Olano, bigarren iritsita, etapa hartan lider jarri zen, eta erlojupekoan denbora gehiago atera zion Ullrichi. Pirinioetan, Olanok huts egin zuen, eta Igor Gonzalez de Galdeanok irabazi zuen etapa hartan Ullrichek aurrera egin zuen, eta lider jarri zen. Etapa hori eta 1997ko Tourrean lider jarri zen etapa oso gertu daude, Pirinioetan. Azken erlojupekoa irabazi zuen, eta horrela garaile izan zen azken sailkapen nagusian.

2000ko Olinpiadak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Han jokatu zituen bi espezialitateetan dominak lortu zituen. Urrezko domina errepidean, helmugara bakarrik helduta, eta zilarrezkoa erlojupekoan. Gainera, Frantziako Tourreko podiumean egon zen.

2001 Munduko Txapelketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1999. urtean egin zuen bezala, 2001ean ere munduko txapelketa irabazi zuen erlojupekoan. Urte horretan, David Millar espezialistaren aurretik irabazi zuen Lisboan.

Hau guztia Frantziako Tourreko podiuma eta gero izan zen.

2003 Frantziako Tourreko Podiuma

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lasterketa okaragarria egin zuen eta beste behin Podiumera igo zen historiako txirrindularirik honenen arteann zegoela aldarrikatuz.

Dopina eta erretiroa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2006an, Ullrichi Frantziako Tourrean parte hartzea ukatu zioten, dopina egiten zuela eta. 2007ko otsailaren 26an Jan Ullrichek txirrindularitzatik erretiroa hartu zuela adierazi zuen. Izan ere, Pro Tour talde batek berak ere ez zuen Ullrich fitxatu nahi izan, UCIrekin dopina zela eta zituen arazoen eraginez.

2012ko otsailean, Kirol Arbitrajeko Auzitegiak dopin delitu baten errudun aurkitu zuen. Atzeraeraginez egotzi zuten txirrindularitza profesionaletik, 2011ko abuztuaren 22az geroztik; eta 2005eko maiatzetik lortutako emaitza guztiak bere kirol lorpenen zerrendatik kendu zizkioten.[1][2]

2013ko ekainean, Ullrichek berak onartu zuen bere txirrindulari ibilbidean odol dopina egin zuela, Eufemiano Fuentes espainiar medikuak lagunduta, beste hainbat txirrindulari profesionalek bezala.[3] Urte hartako urrian Sky Sport britainiar telebista kateari ondorengo hau adierazi zion: «Garai hartan ia denek hartzen zituzten errendimendua hobetzeko substantziak. Ez nuen besteek hartzen ez zuten ezer hartu. Nire ustez, iruzur egitea izango zen baldin horrela abantailarik lortu izan banu; baina ez zen hala izan. Aukera berdina izango nuela ziurtatu nahi nuen, besterik ez.»[4]

Kirol lorpenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1993
1994
1995
1996
1997
  • Etapa 1 Suitzako Tourrean
  • Alemaniako txapelduna rutan
  • Frantziako Tourra eta 2 etapa
  • Boxmeerko criteriuma
  • LUK copa (Alemania)
  • Hew klasikoa
  • Gouden Pijl (Belgika)
  • Schwerineko criteriuma
  • 2. UCIren sailkapen nagusian
1998
1999
2000
2001
2002
  • Ez zuen garaipenik lortu.
  • 1225. UCIren sailkapen nagusian
2003
2004
2005

2005eko maiatzaz geroztik lortutako garaipenak kendu zizkioten, dopina egin zuela eta.

  • Kriterium Mayrhofen
  • 4. UCIren sailkapen nagusian
2006

2005eko maiatzaz geroztik lortutako garaipenak kendu zizkioten, dopina egin zuela eta.

  • Etapa bat Italiako Giroan
  • Suitzako Tourra

Sailkapen orokorra Itzuli Handietan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Itzuli Handia 1994 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006
Pink jersey Italiako Giroa 52 UT
Yellow jersey Frantziako Tourra 2 1 2 2 2 2 4 3*
Red jersey Espainiako Vuelta UT 1 UT
Munduko Txapelketa 8 13
Munduko Erlojupeko Tx 3 1 1
Legenda
Ez zuen parte hartu
DSK Deskalifikatua
UT Utzi
3* Ondoren kendua


Aurrekoa
Bjarne Riis
Frantziako Tourraren irabazlea
1997
Ondorengoa
Marco Pantani

Bideo bilduma

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Ingelesez) «Jan Ullrich found guilty on an anti-doping rule violation by the Court of Arbitration for Sport (CAS): Suspension of two years and annulment of all results achieved since 1 May 2005» Kirol Arbitrajeko Auzitegia 2012-02-27 (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).
  2. a b (Ingelesez) «Jan Ullrich given two-year ban from CAS» cyclingnews.com 09 2012ko otsaila (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).
  3. (Ingelesez) «Jan Ulrich admits to blood doping» CyclingTips 2013-06-23 (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).
  4. (Ingelesez) «Ullrich refuses to hand over Olympic medals» cyclingnews.com 05 2013ko urria (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jan Ullrich Aldatu lotura Wikidatan