James Russell Lowell
James Russell Lowell (Cambridge, Massachusetts, 1819ko otsailaren 22a - ibidem, 1891ko abuztuaren 12a) estatubatuar olerkari, kritikari, argitaratzaile eta diplomazialaria izan zen.
Bere lehen poema bilduma 1841ean argitaratu zuen, eta Maria White idazlearekin ezkondu zen 1844an. Esklabotzaren mugimendu abolizionistan inplikatu zen eta olerkigintza erabili zuen bere ideia abolizionistak adierazteko. Egunkari abolizionista bat ere argitaratu zuen.
Emaztea hil ondoren hizkuntza irakasle lana onartu zuen Harvarden. 1857an bigarrenez ezkondu zen eta The Atlantic Monthly aldizkariko editore izendatu zuten. Urte batzuk geroago, enbaxadore izendatu zuten Espainian eta, ondoren, Erresuma Batuan.
Fireside poets izeneko olerkarien taldean parte hartu zuen, ohiko forma metrikoak erabili zituzten eta XIX. mendean oso ezagunak izan ziren. Lowellek poesia erabili zuen gizartearen profeta eta kritikari papera jokatzeko. Horrekin erreformak bultzatu zituen, bereziki abolizionismoa.
Lan hautatuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Olerkigintza bildumak
- A Year's Life (1841)
- Miscellaneous Poems (1843)
- The Biglow Papers (1848)
- A Fable for Critics (1848)
- Poems (1848)
- The Vision of Sir Launfal (1848)
- Under the Willows (1869)
- The Cathedral (1870)
- Heartsease and Rue (1888)
Saikuntza-bildumak
- Conversations on the Old Poets (1844)
- Fireside Travels (1864)
- Among My Books (1870)
- My Study Windows (1871)
- Among My Books (second collection, 1876)
- Democracy and Other Addresses (1886)
- Political Essays (1888)