Edukira joan

James Chiona

Wikipedia, Entziklopedia askea
James Chiona
Artzapezpiku katolikoa

1967ko azaroaren 29a - 2001eko urtarrilaren 23a
Jan Theunissen - Tarcisius Gervazio Ziyaye (en) Itzuli
Elizbarrutia: Roman Catholic Archdiocese of Blantyre (en) Itzuli
apezpiku tituludun

1965eko urtarrilaren 11 -
Elizbarrutia: Bacanaria (en) Itzuli
apezpiku laguntzaile

1965eko urtarrilaren 11 -
Elizbarrutia: Roman Catholic Archdiocese of Blantyre (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaMalawi, 1924
Herrialdea Malawi
HeriotzaChiradzulu (en) Itzuli2008ko abuztuaren 18a (83/84 urte)
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

James Chiona (Bandawe, 1924Chiradzulu, 2008ko abuztuaren 18a) malawiar elizgizona izan zen.

1924an jaio zen Bandawen eta 1954ko irailaren 12an apaiztu zen[1].

1965ean Vatikanoko II. kontzilioko laugarren saioan parte hartu zuen[1].

1965eko urtarrilaren 11n Paulo VI.a aita santuak Blantyreko apezpiku laguntzaile eta Bacanariako apezpiku titular izendatu zuen. Urte bereko martxoaren 28an apezpiku ordenatu zuten[1]. Malawiko bigarren apezpiku afrikar bihurtu zen[2].

1967ko azaroaren 29an Blantyreko artzapezpiku izendatu zuten[1].

1969tik 1980ra eta 1984tik 1994ra Malawiko apezpiku-konferentziako presidentea izan zen[3].

1972an Malawiko Emakume Katolikoen Erakundea sortzen lagundu zuen[4].

1990eko hamarkadaren hasieran Hastings Bandaren eta Malawiko Kongresuko Alderdiaren aurka egin zuen[5][6].

2001eko urtarrilaren 23an erretiroa hartu zuen[1] eta otsailaren 15ean Joan Paulo II.a aita santuak haren erretiroa onartu zuen Tarcisius Gervazio Ziyaye Blantyreko artzapezpiku izendatuz[7].

2008ko abuztuaren 18an hil zen Chiradzuluko Nguludi Mission ospitalean[5]. Blantyreko katedraleko hilerrian lurperatu zuten[8].

Malawiko eskola batek James Chionaren omenezko izena darama[9].

Ondorengotza apostolikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e f (Ingelesez) «Archbishop James Chiona» Catholic Hierarchy (Noiz kontsultatua: 2023-12-15).
  2. (Ingelesez) «Former Bishops Of Diocese Of Dedza» Diocese of Dedza (Noiz kontsultatua: 2023-12-15).
  3. (Ingelesez) «Metropolitan Archdiocese of Blantyre» GCatholic (Noiz kontsultatua: 2023-12-15).
  4. (Ingelesez) Kalimba, Sam. «Malawi: Catholic Women’s Organisation launches year-long golden anniversary celebrations» Vatican News 2022-12-19 (Noiz kontsultatua: 2023-12-15).
  5. a b (Ingelesez) Nachimango, Patrick. «Archbishop Chiona passes on» Nyasa Times 2008-08-18 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2008-08-21) (Noiz kontsultatua: 2023-12-15).
  6. (Ingelesez) «UA 90/92 - Malawi: fear of extrajudicial execution: Archbishop James Chiona, Bishop F Mkhori, Bishop M A Chimole, Bishop A Assolari, Bishop A Chamgwera, Bishop G M Chisendera, Monsignor John Roche» Policy Commons (Noiz kontsultatua: 2023-12-15).
  7. (Italieraz) «Rinuncia dell'Arcivescovo Metropolita di Blantyre (Malawi) e nomina del successore» The Holy See 2001-02-15 (Noiz kontsultatua: 2023-12-15).
  8. (Ingelesez) «Archbishop says 5 priests on suspension in Blantyre, defends Kunkeyani's burial» Maravi Post 2014-10-06 (Noiz kontsultatua: 2023-12-15).
  9. (Ingelesez) «Malawi, Limbe: James Chiona Catholic High School» Labdoo (Noiz kontsultatua: 2023-12-15).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]