Edukira joan

J. B. Lenoir

Wikipedia, Entziklopedia askea
J. B. Lenoir
Bizitza
JaiotzaMonticello1929ko martxoaren 5a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaUrbana1967ko apirilaren 29a (38 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakgitarra-jotzailea eta abeslaria
Genero artistikoabluesa
Musika instrumentuagitarra
aho-soinua
ahotsa
DiskoetxeaParrot Records (en) Itzuli
Checker

IMDB: nm1380705 Spotify: 3enRG6NEAfCkJI2muGcnT1 Musicbrainz: 29b9edaa-058f-489a-b54a-73cc3627661c Discogs: 508075 Allmusic: mn0000115733 Find a Grave: 9428210 Deezer: 78908 Edit the value on Wikidata

J. B. Lenoir (Monticello, Mississippi (AEB), 1929ko martxoaren 5a - Urbana, Illinois (AEB), 1967ko apirilaren 29a) estatubatuar abeslari, konpositore eta gitarrista izan zen, 50eko eta 60ko hamarkadetan Chicagoko blues munduan arrakasta izan zuena.

J. B. Lenoir Monticellon jaio zen, Mississippin (AEB), 1929ko martxoaren 5ean. Aita ere gitarjolea zuen eta honek erakutsi zion Blind Lemon Jeffersonen musika, betirako eragin izango zuena.

Lenoirek garaiko bluesmen garrantzitsuenekin lan egiteko aukera izan zuen New Orleansen, Sonny Boy Williamson edo Elmore James tarteko.

1949an, Lenoir Chicagora joan zen eta hango blues areto garrantzitsuenetan joa zuen, Memphis Minnie, Big Maceo edo Muddy Watersekin.

50eko hamarkadan, Lenoirrek hainbat diska grabatu zuen Chicagon Chess Records, J.O.B. Records, Parrot Records edo Checker Records zigiluekin.

Ezaguna egin zen alkandora eta txamarretan estetika zebra erabiltzen zuelako eta emakume ahotsa zuelako, baina gitarra elektrikoarentzak egin zituen konposizioek eragin handia izan zuten ondoren etorri ziren gitarjoleengan. Bere bandan pianoa (Sunnyland Slim), saxofoia (J. T. Brown) eta bateria (Alfred Wallace) eraman ohi zituen eta garai honetakoak dira Don't Dog Your Woman, Mama Talk To Your Daughter edo Don't Touch My Head bezalako blues abestiak.

Gitarra akustikoan ere abesti bat baino gehiago grabatu zuen, Willie Dixon baxuan eta Fred Below baterian. Arrazakeria edo Vietnamgo gerraren aurkako protesta ziren haiek eta Alabama Blues da adibide bat. Mezu gogorra zuten abesti haiek, baina Lenoirrek gozo-gozo abesten zituen.

Bihotzeko batek hil zuen Urbanan, Illinoisen (AEB), 1929ko martxoaren 5ean. 3 aste lehenago auto-istripua izan zuen eta zauriak ez ziren sendatu. John Mayallek Death of J. B. Lenoir abestia dedikatu zion[1].

2003an, Wim Wendersek The Soul of a Man zuzendu zuen[2], aurrez Martin Scorsesek The Blues sailaren barnean[3].

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]