Itziar Gonzalez
Itziar Gonzalez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Pasai San Pedro, 1988ko abuztuaren 31 (36 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Tesi zuzendaria | Arantza Diaz de Ilarraza Sanchez Maxux Aranzabe |
Hizkuntzak | euskara gaztelania ingelesa galiziera |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalari konputazionala eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ixa taldea Udako Euskal Unibertsitatea |
Itziar Gonzalez Dios (Pasai San Pedro, 1988ko abuztuaren 31) Ixa taldeko ikertzailea eta Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa saileko irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta kontrako jo ohi diren bi mundu batzen ditu bere jardunean: hizkuntzalaritza (Letrak) eta informatika (Zientziak).[1] 2014an #Txiotesia2 lehiaketa irabazi zuen bere tesi-lana 6 txiotan kontatuta.
Irakaslea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alemaniar Filologian lizentziatu zen EHUn. Egun, Bilboko Ingeniaritza eskolako Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa sailean ari da euskara teknikoko irakasle izan da.
Ikerlaria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herriko Unibertsitatean filologia ikasketak egin ondoren, Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua masterra ikasi zuen Donostiako Informatika Fakultatean. Gai horretan sartuta Hizkuntzalaritza konputazionalean aurkeztu zuen tesia 2016an Arantza Diaz de Ilarraza eta Maxux Aranzaberen zuzendaritzapean. Euskarazko testu konplexuak automatikoki sinplifikatzeko metodo bat proposatu zuen. Hitz arraroak edo egitura sintaktiko luze eta zailak automatikoki ulergarriago bihurtzea zen bere ikerketaren helburua.[2][3] Tesia bukatu zuenetik ikerketan eta irakaskuntzan ere ibiltzen da.[4][5]
2014an Udako Euskal Unibertsitateak antolatzen duen Txiotesia lehiaketako sari bat irabazi zuen.[6] Bere tesian egiten zuen azterketa linguistikoa eta tratamendu konputazionala azaldu zuen.
Saria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2014: Txiotesia lehiaketako irabazlea txiolari ulergarrienaren sarian.[7][8][9] 46 parte hartzaileen artean nagusitu zen Gonzalez-Dios lehiaketa horretan.[10]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Itziar Gonzalez-Dios, hizkuntzalari konputazionala: “Ez nekien non ari nintzen sartzen; hortaz, ez nion beldurrik”» Zientzia Kaiera 2019-03-01 (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).
- ↑ Itziar Gonzalez-Dios hizkuntzalari konputazionala (Zientzia Kaiera) – Hizkuntza-teknologiak. (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).
- ↑ «Itziar Gonzalez-Dios: "Gizarteari zer ikertzen ari garen eta zer lortzen dugun adieraztea zor diogula ezin dugu ahaztu" — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).
- ↑ (Ingelesez) Gonzalez-Dios, Itziar; Aranzabe, Maria Jesus; Diaz de Ilarraza, Arantza. (2016). «A Preliminary Study of Statistically Predictive Syntactic Complexity Features and Manual Simplifications in Basque.» Google Docs (Asociation for Computaional Linguistics, COLING-2020) (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).
- ↑ «Program - Workshop on Computational Linguistics for Linguistic Complexity (CL4LC)» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).
- ↑ «Egitura sintaktiko konplexuen identifikazioa eta sinplifikazio automatikoa euskararen tratamendu automatikoan — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
- ↑ «Itziar Gonzalez-Dios eta Eneko Bidegain dira #Txiotesia2 lehiaketako irabazleak» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
- ↑ «#txiotesia2: txioak — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
- ↑ «Txiotesia txapelketako Irabazleak — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).
- ↑ «46 ikertzaile euskaldunen tesiak txiokatu ziren atzo #txiotesia2 lehiaketan — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Txiotesia lehiaketa irabazi zuten 6 txioak. 2014
- @ItziarGD kontua Twitterren.
- Itziar Gonzalez-Dios. Unibertsitatea.Net .
- 1989ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Pasaitarrak
- Euskal Herriko filologoak
- Euskal Herriko emakume hizkuntzalariak
- Euskal Herriko hizkuntzalari konputazionalak
- Udako Euskal Unibertsitatea
- Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleak
- Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak
- Gipuzkoako irakasleak
- Euskarazko tesi egileak
- Hizkuntzalaritza konputazionala