Edukira joan

Irrati-telebista solaskide

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iñaki Anasagasti sarritan izan da solasaldietan gonbidatua.

Irrati-telebistako solaskidea edo tertuliakidea hedabideetako ohiko gonbidatua da. Normalean ez da komunikazioko profesionala, eta iritzia ematen du irratiko[1] eta/edo telebistako solasaldietan.[2]

Hasiera batean, tertuliakide edo solaskide horiek gonbidatuak ziren eztabaitzen ziren gaietan adituak edo profesionalak izateagatik, oro har, politikari edo gaurkotasuneko gizarte-gaiei eskainitako tarteetan. Hala ere, apurka-apurka, eta Italiako eta AEBetako telebisten ereduei jarraituz, irrati-telebistako solaskide askok solasaldietako protagonistak bihurtu dira, txutxu-mutxuetan eta bihotzeko prentsan. Ospetsuengandik hurbil omen daude edo lehen paparazziak izanak edota reality show-etako lehiakide ohiak izan dira eta hortik datozkie prestigioa.

Euskal hedabideetan ere badira horrelako pertsonaiak baina ez dute Espainian edo Frantzian duten ospea; orokorrean, maila intelektualagoa dute: Diana Urrea, Ainhoa Goikoetxea, Idoia Bilbao, Nagore Robles, Iñaki Anasagasti, Martxelo Otamendi, Iñigo Lamarka...

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]