Intsentsu-kopa
Itxura
- Artikulu hau ontzi liturgikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Nabeta (argipena)».
Intsentsu-kopa | |
---|---|
sacred vessel (en) , Catholic liturgical object (en) eta incense holder (en) | |
Intsentsu-kopa[1] edo nabeta (latinez Navicula edo Naviculum) edo Eliza Katoliko eta Anglikanoetan intsentsua gordetzeko erabiltzen den ontzi bat da, liturgian erabiltzeko. Intsentsu-ontzia vasa sacra edo ontzi sakratu kontsideratzen da eta, beraz, bedeinkatu egiten da lehen aldiz erabili baino lehen.
Metalezko kopa edo ontziak izan ohi dira, tapa eta oinarri dute, eta itsasontzi baten forma izaten du sarri, hortik bere izena latinez eta hizkuntza erromantzeetan (naveta, navette). Ontzia koilara txiki batekin dator, eta horrekin intsentsu-aleak jartzen dira.
Elizaren historian zehar, nabetak, beste tresna liturgiko batzuk bezala, sarritan artistikoki diseinatu ziren, material noblez eginak eta era aberatsean apainduak.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, alemanezko Wikipediako «Weihrauchschiffchen» artikulutik itzuli da; zehazki, 2022-03-04ko bertsio honetatik. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.
- ↑ «OEH - Bilaketa - Intsentsu» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-11-13).