Edukira joan

Internet egitura

Wikipedia, Entziklopedia askea

Internet egiturari erreparatuta sare amaraun bat da, ez da konputagailu-sare zentralizatua ez eta erakunde bakar bat araututa. Egitura deskribatzeko honako ezaugarriak aipatu behar dira: Internet helbideak, Erankundeak, informazioaren fluxua (izen-domeinuak, bezero-zerbitzari komunikazio, informazio paketeak )

Interneteko erakundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interneteko baliabideak kudeatzeko eta honen protokoloak garatzeko zenbait elkarte daude:

  • IETF: Interneteko protokoloak garatzeko batzorde teknikoa
  • ICANN: Interneko domeinu eta IP helbideen esleipenen kudeaketaz arduratzen elkartea da. IANA burutzen zituen lanen kudeaketa hartu du.
  • NIC(internet): Interneteko izen domeinuak esleitzeko erakunde. Estatu bakoitzeko NIC erakunde bat dago.

Internet helbideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

IP zenbakiak erabiltzen ditu makinak, erabiltzaileak edo oro har baliabideak identifikatzeko. IP helbideak (4.bertsioa) 4 bytez (32 bit) osatzen da. Lau zenbakitan antolatzen dira: a.b.c.d. Letra bakoitzak 0-tik 255-erako zenbakiak hartzen dituela. IP helbideak kode hamaseitarrean ere adierazten dira, 00.00.00.00-tik FF.FF.FF.FF-era edo kode bitarrean 00000000.00000000.00000000.00000000-tik 11111111.11111111.11111111.11111111-era. IP guztiak ezin dira erabili internet-en, batetik IP publikoak, Interneten erabilgarriak daude, bestetik pribatuak sare lokal pribatuetan erabiltzeko eta azkenik IP bereziak, adibidez: difusio helbidea, sare helbidea… adierazteko balio dute.

Baliabideak identifikatzeko URL karaktere sekuentzia estandarizatua da.

Adibidez:

Adibidez: jon_wiki@euskalnet.net

Informazioaren fluxua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bezero-zerbitzari arkitekturan oinarritzen da informazioaren elkar trukea. Informazio datu-paketetan antolatzen da. Adabegi bateko komunikazio batean datu-paketeen konexio ez da aurrez ezarri behar paketeak bidaltzeko eta paketeek trafikoaren eta matxuren nondik norakoak saihesteko ibilbide desberdinak egin dezakete.

TCP-IP protokoloa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu-paketeak transmititzeko arauak egon behar dira, horretarako TCP-IP eredua erabiltzen du.

Izen zerbitzariak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

IP helbide baten eta honi dagokion (balego) izen domeinuarekin lotzen duenari izen zerbitzaria deritzo. Zerbitzu hau ematen duen makina edota programari DNS zerbitzari esaten zaio.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]