Inna Afinogenova
Inna Afinogenova | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Dagestan, 1989ko urtarrilaren 14a (35 urte) |
Herrialdea | Errusia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Moskuko Estatu Unibertsitatea |
Hizkuntzak | errusiera gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria |
Enplegatzailea(k) | RT (telebista katea) 2022ko apirila) Público (2022ko ekainaren 24a - Caras y Caretas (en) (2022ko ekainaren 30a - Canal Red (en) (2023ko martxoaren 6a - |
Inna Afinogenova[1] (errusieraz: Инна Афиногенова; Dagestan, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna, 1989ko urtarrilaren 14a) errusiar kazetaria eta youtuberra da. RT en Español albiste-webgunearen zuzendariordea da. Hala ere, YouTuben milioi bat harpidedun baino gehiago dituen Ahí les va izeneko kanalaren aurkezleetako bat izateagatik ezaguna da.[2][3]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dagestango Errepublikan jaio zen 1989ko urtarrilaren 14an, Sobietar Batasunaren garaian.[2][4] Kazetaritzan graduduna da Moskuko M. V. Lomonosov Estatu Unibertsitatean.[2][5] Innak kazetaritza eta gaztelania ditu zaletasunik handienetakoak. Gaztetan ikasi zuen gaztelania argentinar jatorriko maistra batekin, 12 urte zituenetik 18 urte zituenera arte.[6]
Innak hainbat hedabidetan egin du lan, tartean Argentinako irrati batean. Gaur egun Errusiako RT en Español telebista-katean egiten du lan eta webgunearen zuzendariordea da.
Gaur egun Moskun bizi da.[4] Handik Ahí les va izeneko YouTubeko informazio-kanalerako gaztelaniazko ikus-entzunezko edukiak sortzen ditu.
2022ko martxoaren 1ean Googlek Russia Today eta Sputnik errusiar albiste agentzien YouTubeko kanaletarako sarbidea blokeatu zuen Europar Batasun osoan, tartean Innak aurkezten duen Ahí les va saioa, Europar Batasunak Ukrainako inbasioagatik Errusiari jarri zizkion zigor sortak betearaziz.[7]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (PDF) 156. arauaː Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema (errusiera, bielorrusiera, ukrainera eta bulgariera). .
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) «Inna Afinogenova» RT en Español (Noiz kontsultatua: 2022-02-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) Campos, Koldo. (2020-12-30). «Ahí les va». (Noiz kontsultatua: 2022-02-24).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Afinogenova, Inna. (2021-04-14). «¡Reprobada en uribismo! La maestra de bachillerato que abordó lo que muchos callan en Colombia» La Pluma (Noiz kontsultatua: 2022-02-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) Piqué, Martín. (2021-01-16). «Para la subdirectora del portal de RT en español, "la campaña de desinformación contra la vacuna es grave"» Télam (Noiz kontsultatua: 2022-02-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Inna Afinogenova: periodismo ruso con acento español» Radio AM 750 2021-02-15 (Noiz kontsultatua: 2022-02-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) Telesur. (2022-03-01). Google bloquea en Europa los canales de RT y Sputnik en YouTube. (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).