Edukira joan

Ikerkuntza eragilea

Wikipedia, Entziklopedia askea

Matematikan, ikerketa operatiboa matematika aplikatuaren adar bat da, matematika arlo anitzetan oinarritzen dena, erabakiak hartu behar diren ebazkizun praktikoak aztertu eta horietarako soluzioak bilatzen dituena, sarri hobereneratzearen (optimizazioaren) inguruan. Horretarako, estatistika, modelizazioa, analisi matematikoa eta grafo-teoria erabiltzen ditu bere jardunean. Ikerketa operatiboa Munduko Bigarren Gerran garatu zen arlo bereizi moduan, garai hartan erabaki beharreko problema taktiko eta estrategikoak aztertzearren, unitate militarren kokapenaren inguruan esaterako. Geroztik, arlo militarra gainditu eta industria eta ekonomian sarri erabiltzen diren teknikak hartu ditu barne.

"Optimizazioa, programazio lineala" liburuaren azala (1995)[1]

Ikerkuntza Operatiboaren barnean programazio lineala oso arlo garrantzitsua da.[2][3] Teknika matematiko horretako metodoek murrizketak dituzten optimizazio-linealeko problemen soluzio optimoa lortzea ahalbidetzen dute. Horrelako problemak praktikan Testuinguru desberdinetan sortzen dira, mugatuak diren baliabideak zenbait jardueren artean banatu behar direnean. Asko dira programazio linealaren bidez adieraziak eta ebatziak izan daitezkeen egoerak, hala nola beharrei baliabideak esleitzea, ekoizpenaren plangintza egitea, ekoiztutako produktuen garraioa antolatzea iturburuetatik helburuetara eramateko, nahaste-problemak etab.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Fernandez Gonzalez, Victoria; Jauregi, Ana Zelaia. (1995). Optimizazioa. Programazio lineala. UEU ISBN 978-84-86967-65-9. (Noiz kontsultatua: 2022-04-22).
  2. Fernández González, Victoria. (1995). Optimizazioa : programazioa lineala. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 84-86967-65-1. PMC 52408784. (Noiz kontsultatua: 2022-11-20).
  3. Ikerkuntza operatiboari begirada praktikoa ematen. UEU 2017 ISBN 978-84-8438-637-7. PMC 1055602045. (Noiz kontsultatua: 2022-11-20).
  4. «Ikastaroa: Ikerkuntza Operatiboa. Programazio Lineala [2011/06 [Eus]»] OCW (Noiz kontsultatua: 2022-11-20).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Matematika Artikulu hau matematikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.