Idoia Telleria Maritxalar
Idoia Telleria Maritxalar | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lasarte-Oria, 1977 (46/47 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea Bartzelonako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | argazkilaria |
Idoia Telleria Maritxalar (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1977) argazkilaria da, tailerrak ere ematen ditu.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haurtzaroan, aitaren estudioa bisitatzen omen zuen, besaulki granatean eseri eta esku artean zuen zuri-beltzeko argazkiz osatutako famili album gorri eta urre koloreduna behin eta berriz begiratuz. Orduak pasatzen ziren eta han gelditzen zen … liluraturik. Hantxe konturatu zen irudi batek emozioak transmititzeko zuen ahalmenaz. Horrela sortu zitzaion istorioak kontatzeko gogoa.[2]
Ikasketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herrriko Unibertsitatean Arte Ederretan graduatu zen (1997 - 2001) ikus-entzunezkoen arloan. Bartzelonako Unibertsitatean graduondokoa egin zuen (2020-2021): Irudiaren Pedagogia Bisuala eta Terapeutikoa, argazkia eta irudia.
Proiektuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erakusketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ni naiz, Idoia. Photomuseum.[4]
Argazkietan, ikusten denaz gain, ikusten ez den alde bat ere bada, bizipenekin eta emozioekin lotutakoa. Hori erakutsi dut 'Ni naiz, Idoia' erakusketan, autorretratuak eta natura uztartuta.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Barandiaran, Ane Insausti. (2023-11-10). ««Irudien bitartez gugan dauden sentimenduak atera daitezke»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-11-10).
- ↑ «Idoia Telleria Maritxalar. Bizitza eta pertsonak argazkitzen» IDo Photography (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
- ↑ a b c «Idoia Telleria Maritxalar. Bizitza eta pertsonak argazkitzen» IDo Photography (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
- ↑ VALLÉS, TXEMA. (2022-03-06). ««El nuevo proyecto es una investigación fotográfica sobre mi persona y entorno»» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).