Ibrahim Paxa (turkieraz: Kavalalı İbrahim Paşa; Kavala, Errumelia, 1789 – Kairo, 1848koazaroaren 10a) Egiptokowali edo erregeordea, Otomandar Inperioaren barnean. Mehmet Ali Egiptoko wali ospetsuaren semea zen. Wahhabiten aurka borrokatu zen 1816-1819 urteetan. Greziarren aurka borrokatu ziren oste otomandarren buru izan zuen 1824-1828 urteetan, baina garaipen batzuen ondoren (Navarino, 1825; Missolonghi, 1826) Egiptora jo behar izan zuen berriro 1828an, armada frantses, britainiar eta errusiarrei ezin aurre emanik zegoelako. 1832. urtean, Egiptoko osteak gidatu zituen Turkiaren aurkako lehen gerran; Konstantinopoliserako bidean abiatu zen Palestinan barrena eta sultan otomandarra menderatu zuen Konyako guduan (1832). Egiptoren mende geratu zen Siria kanpaina haren ondoren (Kutahiyako hitzarmena, 1833). Guduari ekin zioten berriro Turkiako osteek eta Siriako lurretan sartu ziren 1839. urtean. Erabat menderatu zuten Ibrahimen osteek armada turkiarrak Nisibingo guduan. Urtebete geroago, Siria uztera behartu zuten Ibrahim Europako estatu nagusiek (Londresko hitzarmena, 1840). 1848. urtean hartu zuen aitaren lekua, baina berehalakoan hil zen.