Edukira joan

ICMP

Wikipedia, Entziklopedia askea


ICMP (ingelesezko siglaren azalpena: Internet Control Message Protocol) TCP/IP ereduko protokolo bat da, RFC 792an definitua. Protokolo honetan, mezuak kontrolerako edo erreparaziotarako erabiltzen dira, eta IP mailako operazioetan gertatzen diren erroreei erantzun bezala sortzen dira (RFC 1122an azaltzen den bezala). ICMP errore mezu hauek iturburuko IP helbidera zuzentzen dira. Router bat edo host bat erabilgarri ez daudela jakinarazten diote igorleari.


ICMP protokoloa, ordea, ez da TCP edo UDP protokoloak bezala erabiltzen normalean, ICMP ez delako zuzenean sareko erabiltzaile aplikazioetan erabiltzen. Honen salbuespen dira ping eta traceroute, echo ICMP mezuak bidaltzen baitituzte hauek (eta bueltan echo reply mezuak), host bat atzigarri dagoen ala ez zehazteko, datagramen joan-etorrien denbora neurtzeko, eta host horretaraino dauden bideratzaile kopurua zehazteko.


Edozein mezuren bidalketaren tartean dauden makina guztiek, hau da, mezua birbidaltzen duten tarteko router guztiek datagramaren TTL (bizitzeko de denbora: “Time To Live”) balioari bat kentzen diote. Honela, TTLa 0 baliora iristen denean, mezua baztertuko da eta ICMP mezu bat bidaliko zaio mezu baztertuaren igorleari, denbora agortu dela esanez.

ICMP segmentuaren egitura

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ICMP goiburukoa IPv4 goiburukoaren ondoren hasten da, eta dagokion IP protokolo zenbakia ‘1’ da. ICMP pakete guztiek 8 byteko goiburukoa dute, eta datuen atalaren luzera aldakorra da. Goiburukoaren lehen 4 byte-ek formatu finkoa dute. Azken 4 byte-ek, ordea, ICMP pakete zehatz horren mota eta kodearen araberakoak dira. Hona hemen 8 byte horien formatua:

Bit-a

0

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

12

13

14

15

16

17

18

19

20

21

22

23

24

25

26

27

28

29

30

31

Byte-a

0

1

2

3

Mota

Kodea

Checksum-a

Goiburukoaren gainontzekoa

Mota: ICMP mota, begiratu Kontrol mezuak atala.

Kodea: ICMP azpi-mota, begiratu Kontrol mezuak atala.

Checksum-a: Erroreak atzemateko datuak. ICMP goiburukotik eta datuetatik kalkulatzen da. RFC 1071ean zehazten da algoritmo hau.

Goiburukoaren gainontzekoa: Lau byte-eko tamaina du, baina benetan erabilitakoa alda daiteke ICMP mota eta kodearen arabera.


ICMP errore mezuek errorea sortu zuen mezuaren IPv4 goiburuko osoa dute, eta baita haren datuen lehen zortzi byte-ak ere. ICMP mezua, IPv4 mezu berri baten barruan enkapsulatzen da.

Kontrol mezuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kontrol mezu garrantzitsuak
Mota kodea Azalpena
0 – Echo Reply 0 Echo reply (ping egiteko)
1 eta 2 Erreserbatuak
3 – Destination Unreachable 0 Helburuko sarea eskuraezina
1 Helburuko host-a eskuraezina
2 Helburuko protokoloa eskuraezina
3 Helburuko portua eskuraezina
4 Fragmentazioa beharrezkoa
5 Jatorrizko bidean errorea
6 Helburuko sarea ezezaguna
7 Helburuko host-a ezezaguna
8 Jatorrizko host-a isolatuta
9 Sarea administratiboki debekatuta
10 Host-a administratiboki debekatuta
11 Sarea eskuraezina
12 Host-a eskuraezina
13 Komunikazioa administratiboki debekatuta
14 Host-aren lehentasunaren biolazioa
15 Lehentasunaren mozketa
4 – Source Quench 0 Source quench (kogestio kontrola egiteko)
5 – Redirect Message 0 Datagrama birbideratu sarerako
1 Datagrama birbideratu Host-erako
2 Datagrama birbideratu TOS eta sarerako
3 Datagrama birbideratu TOS eta host-erako
6 Host helbide alternatiboa
7 Erreserbatua
8 – Echo Request 0 Echo request (ping egiteko)
9 – Router Advertisement 0 Bideratzailearen iragarpena
10 – Router Solicitation 0 Bideratzailearen eskaera
11 – Time Exceeded 0 TTL-a amaitu da bidean zehar
1 Atal baten birmuntatzean denbora amaitu
12 – Parameter Problem: IP goiburu okerra 0 Erakusleak errorea erakusten du
1 Beharrezko aukera bat falta da
2 Luzera desegokia
13 – Timestamp 0 Timestamp (sinkronizaziorako)
14 – Timestamp Reply 0 Timestamp reply (sinkronizaziorako)
15 – Information Request 0 Informazio eskatzea
16 – Information Reply 0 Informazio erantzuna
17 – Address Mask Request 0 Helbide maskara eskaera
18 – Address Mask Reply 0 Helbide maskara erantzuna
19 Segurtasun kontuetarako erreserbatuta
20 - 29 Sendotasun esperimentuentzat erreserbatuta
30 – Traceroute 0 Informazio eskatzea
31 - Datagram Conversion Error Datagrama transformatzean errorea
32 - Mobile Host Redirect Host mugikorraren helbideraketa berria
33 - Where-Are-You Non-zaude? (IPv6rako hasieran)
34 – Here-I-Am Hemen-nago (IPv6rako hasieran)
35 – Mobile Registration Request Erregistro mugikorraren eskaera
36 – Mobile Registration Reply Erregistro mugikorraren erantzuna
37 – Domain Name Request Domeinuaren izenaren eskaera
38 – Domain Name reply Domeinuaren izenaren erantzuna
39 SKIP algoritmo asmakizun protokoloa
40 Segurtasun arazoak
41 ICMP protokolo esperimentalentzako
42 - 255 Erreserbatuak


Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Andrew S. Tanenbaum, Konputagailu-sareak (3. ed., 2002), EHU.
  • Andrew S. Tanenbaum, Computer Networks (4. ed., 2003), Prentice Hall.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]