Historia militarra
Historia Militarra gerrak, armak, gerrak eta urteetan zehar gizarteetan, haien kulturetan, ekonomietan eta nazioarteko harremanetan izan duten eragina deskribatzen eta aztertzen dituen historiaren zatia da.
Gaiaren muinean gerren arrazoiak, haien eragin kulturala eta soziala, estrategiak, logistika, lidergoa, teknologia, borroka metodoak eta urteetan zehar nola aldatu diren aztertzea dago.
Ikuspegi akademikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaia militarrentzako bere lanbidearen parte da eta askotan ofizialei eta soldaduei irakasten zaie bere garapen profesionalaren zati gisa, akademia militarretan. Akats zaharrak saihestu eta garaiko estrategiak hobetu nahi dira, iraganean gertatutakoarekin antzekotasunak identifikatuz. Gaur egungo gerraren gai eta testuinguru orokorrei garrantzia handiagoa ematen zaie iraganean bezala guduen datak eta izen orokorrak baino.
Egunerokotasunean erabiltzen den irakasgaia denez, etengabe aldatzen ari da irakasten den gizarteak aldatzen diren heinean. Erritmo hori teknologia eta armen azken aldaketa-erritmoarekin erlazionatuta dagoela esaten da, Industria Iraultzatik Aro Nuklearrara eta orain, Jakintzaren Arora.
Historiaren zati gisa, ez dago akademiarekin historiako beste alderdi batzuk bezain lotua, nahiz eta publikoaren artean oso esparru ezaguna den. Gaiaren barruan beste banaketa bat ere ikusten da, historialari akademikoen eta historialari amateurren artean. Profesionalek eragin handiak azpimarratzen dituzte, eta ez-profesionalek guduen, jantzien eta armen alderdi txikietan enfasi handiagoa jartzen dute.
Historia militarrarekin lotutako zenbait arazo daude, honenganako kritikoen arabera. Historia militarreko aroak ez doaz historiako aro sailkapen ohikoekin, eta gaia Europako zentralitatetik ikusi izan da nagusiki. Era berean, gatazken azterketan askotan indartsuenari jartzen zaio garrantzia.
Zailtasunak ere badaude ikasgai gisa, afera militarrak oso isilpekoak baitiira.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, irlandesezko Wikipediako «Stair Mhíleata» artikulutik itzuli da; zehazki, 2021-07-01eko bertsio honetatik. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.