Edukira joan

Hiragana

Wikipedia, Entziklopedia askea
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez.

Hiragana (japonieraz: 平仮名?) silabario bat da, katakana eta kanji-rekin batera berezko japoniar idazkera-sistema osatzen duena. Batzuetan rōmaji edo latindar alfabetorako transkribapena ere erabiltzen da. Hiragana eta katakana kana-sistemak dira eta ez dute kontzepturik (kanji bezala) irudikatzen, soinuak baizik. Kana bakoitzak bokal bat (あ,a), kontsonante bat + bokal bat (か, ka) edo sudurkaria (ん, -n) irudikatzen du.

Japoniar testu arruntetan hiru sistemak batera daude. Hiragana kanjirik ez duten japoniar hitzak idazteko erabiltzen da (partikulak barne) eta baita aditz-hondarkietan ere; halaber, kanjiaren ahoskera adierazten duen furigana sisteman ere erabiltzen da. Hiragana japoniar umeek ikasten duten lehen idazkera da.

Oinarrizko hiragana karaktereak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
あ a い i う u え e お o
か ka き ki く ku け ke こ ko
さ sa し shi す su せ se そ so
た ta ち chi つ tsu て te と to
な na に ni ぬ nu ね ne の no
は ha ひ hi ふ fu へ he ほ ho
ま ma み mi む mu め me も mo
や ya ゆ yu よ yo
ら ra り ri る ru れ re ろ ro
わ wa ゐ wi ゑ we を wo
ん n

Gorriz, karaktere zaharkituak.

Ahoskerari buruzko oharra: Letra guztiak euskaraz bezalatsu ahoskatzen dira, hauexek izan ezik:

  • h: hasperenduna da, lapurteraz edo ingelesez bezala.
  • r: beti leuna, ere hitzean bezala, inoiz ez erre hitzean bezala, ezta hitzaren hasieran ere.
  • w: ingelesezko w bezala.
  • j: ingelesezko j bezala.
  • y: euskara batuko Jada bezala.
  • fu: fu eta hu artean ahoskatzen da.
  • ch: tx ahoskatzen da
  • sh: euskarazko x bezala, ixo hitzean bezala
  • ha, he, wo: partikulak direnean, hurrenez hurren wa, e eta o ahoskatzen dira.

Nigoriaren bidez eratutako soinuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Japonieraz nigori izeneko zeinu diakritikoa dago eta kontsonante ozenak edo ezpuruak (g, z, d eta b) eta p erdi ezpurua eratzeko erabiltzen da.

Kontsonante ozenak eratzeko, (゛) dakuten-a (濁点) erabiltzen da eta p soinua eratzeko (゜) handakuten-a (半濁点) erabiltzen da, biak karakterearen goi-eskuineko aldean jarrita.

が ga ぎ gi ぐ gu げ ge ご go
ざ za じ ji ず zu ぜ ze ぞ zo
だ da ぢ ji づ zu で de ど do
ば ba び bi ぶ bu べ be ぼ bo
ぱ pa ぴ pi ぷ pu ぺ pe ぽ po

Beste alde batetik, silaba bat ya, yu edo yo-rekin elkartzen denean, diptongoak era daitezke. Kasu horretan, bigarren kana (ya, yu edo yo) txikiago idazten dira.

きゃ kya きゅ kyu きょ kyo
しゃ sha しゅ shu しょ sho
ちゃ cha ちゅ chu ちょ cho
にゃ nya にゅ nyu にょ nyo
ひゃ hya ひゅ hyu ひょ hyo
みゃ mya みゅ myu みょ myo
りゃ rya りゅ ryu りょ ryo
ぎゃ gya ぎゅ gyu ぎょ gyo
じゃ ja じゅ ju じょ jo
びゃ bya びゅ byu びょ byo
ぴゃ pya ぴゅ pyu ぴょ pyo

Kontsonante bikoitzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontsonante bikoitzak kontsonantearen aurrean tsu txikia (っ) idatziz eratzen dira. k, s, t eta p kontsonanteak baino ez dira bikoizten. Adibidez, よっか (yokka, hilaren 4. eguna), ざっし (zasshi, aldizkaria), だった (datta, "izan" aditzaren lehenaldia), にっぽん (nippon, Japonia). Ahoskera hauxe da: yok-ka, zas-shi, dat-ta, nip-pon, hots, kontsonantea bitan ahoskatzen da. Sudurkariekin (m eta n), ん aurrean jarriz bikoizten dira: おんな (on'na, emakumea), うんめい (unmei, patua).

Honelaxe eratzen dira:

  • a + a: おかあさん (okaasan = ama)
  • i + i: おにいさん (oniisan = anaia edo neba nagusi)
  • u + u: じゅう (juu = hamar)
  • e + e: おねえさん (oneesan = ahizpa edo arreba nagusi)
  • e + i: ���んせい (sensei = irakasle, maisu)
  • o + o: おおきい (ookii = handi)
  • o + u: おうじ (ouji = printze)

Hiragana man'yōgana-tik (japonierazko fonemak irudikatzen zituzten txinatar karaktereak) 5. mendean sortu zen eta hasieran batez ere emakumeek erabiltzen zuten. Hiragana karaktereak txinatar idazkeraren kaligrafia etzanetik sortu ziren. Beheko taulak manyōgana-tik kaligrafia etzanaren bidezko eratorpena adierazten du: goiko aldeak karakterea kaligrafia arruntean erakusten du; gorriz dagoen erdiko aldeak, kaligrafia etzanean; eta beheko aldeak, hiraganazko baliokidea.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]