Edukira joan

Hiperion (satelitea)

Wikipedia, Entziklopedia askea


Hiperion (satelitea)
Aurkikuntza
AurkitzaileaWilliam Bond

George Bond

William Lassell
Data1848
KategoriaSaturnoren sateliteak eta regular moon (en) Itzuli
Ezaugarri orbitalak
Zeren sateliteSaturno
Ardatzerdi handia1.500.934 km
Eszentrikotasuna0,1230061
Orbita-periodoa21,276 egun
Makurdura orbitala0,43° Saturnoren ekuatorearekiko
Ezaugarri fisikoak
Erradioa135 km
Masa0,56199 ± 0,005 ×1019
Dentsitatea0,544 ×103
Grabitatea azalean0,017–0,021 m/s2
Albedoa0,3
Tenperatura~93
Itxurazko magnitudea14,1

Hiperion (grekoa: Ὑπερίων), edo Saturno VII, Saturno planetaren satelite natural bat da.

Ezaugarri fisikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiperion eguzki-sistemako forma irregularreko gorputz ezagun handienetako bat da. Satelite irregular bakarra dago Hiperion baino handiagoa: Neptunoko Proteo. Hiperionen kraterrik handienak 121,57 km-ko diametroa du, eta 10,2 km-ko sakonera. Hiperionen forma irregularraren zergatia azaltzeko hipotesi batek dio jatorrian askoz handiagoa izango zela eta, talka baten ondorioz, puskatu egingo zela.

Saturnoren satelite gehienek bezala, Hiperionen dentsitate txikiak adierazten du gehienbat izotzez osatuta egongo dela, eta arroka-kantitate txiki bat izango duela. 0,46 inguruko porositatea du.

Hiperionen gainazala krater zorrotz eta sakonez beteta dago, eta horrek esponja-itxura ematen dio. Kraterren hondoa material gorri ilunez estalita dago.

Voyager 2 zundak hartutako irudiek eta gerora egindako fotometria-neurketek adierazten dute Hiperioren errotazioa kaotikoa dela, hau da, haren errotazio-ardatza hainbeste aldatzen da non ezinezkoa baita iragartzea zer orientazio izango duen espazioan. Hiperion da eguzki-sisteman errotazio kaotikoa duen objektu ezagun bakarra. Alde horretatik, Hiperion bakarra da, bai forma irregularragatik, bai orbitaren eszentrikotasunagatik eta bai beste satelite handi baten ondoan (Titan) egoteagatik ere.

William Cranch Bond-ek eta haren seme George Phillips Bond-ek aurkitu zuten 1848ko irailaren 16an. Bi egun geroago, William Lassel-ek ere aurkitu zuen bere aldetik.

Hiperion satelite-izena mitologia grekoko Hiperion pertsonaian du jatorria; Hiperion, Gaiaren eta Uranoren semea, argiaren titana zen, Heliosen aita. William Lassell-ek, aurkitzaileetako batek, bataiatu zuen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]