Edukira joan

Hioide

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hioide
Hioidearen ikuspegia. Irudi gehiago
Xehetasunak
Honen parteextracranial bones of head (en) Itzuli
Konponenteakbody of hyoid bone (en) Itzuli
greater horn (en) Itzuli
lesser horn (en) Itzuli
Identifikadoreak
Latinezos hyoideum
MeSHA02.835.232.409
TAA02.1.16.001
FMA52749
Terminologia anatomikoa

Hioide hezurra, laringearen aparatu sostengatzailea da. Kantatzerakoan eta hitz egiterakoan, zintzur-sagarrak, gora eta beheranzko mugimendu jarraiak egiten dituela ikus daiteke. Mugimendu hauek bokalak artikulatzeko beharrezkoak dira. Hiru gihar taldek errazten dute mugimendu hauek egitea. Gihar horiek bi taldetan banatzen dira: hioidegainekoak eta hioideazpikoak. Hioidegainekoek, buru-hezurrarekin lotzen dute, hioideazpikoek, lepauztaiarekin, esternoiarekin eta saihetseko lehen kartilagoarekin gauza bera egiten duten bitartean. Hioide hezurrak atzeranzko eraztunerdi konkabo baten itxura du, justu tiroide kartilagoaren gainetik kokatua dagoena. Tiroide kartilagoari lotailu batzuekin lotuta dago. Hezur bakoitia eta erdi tamainakoa da. Lepoaren aurrealdean kokatua dago, mihiaren azpitik eta tiroide kartilagoaren gainetik. Perra forma du, aurrealderantz konbexua izaki. Hezur honetan, erdialdeko zati bat eta lau luzapen nabari daitezke. Luzapenak, adar nagusi eta adar txiki izena dute.

Ehun trinkoz osaturik dago, adar nagusien oinarrian izan ezik. Hemen, ehun hanpatu kopuru txiki bat du.

Laua da atzetik aurrera, eta, bere azterketarako, bi aurpegi, bi ertz eta bi mutur ditu. Aurreko aurpegian, geniohioidear, hioglosiar, digastriko eta estilohioidear izeneko giharrak ezartzen dira. Atzealdeko aurpegia tirohioidear mintzarekin harremanetan jartzen da Boyerren poltsa serosoaren bidez. Goialdeko ertzean hioglosiar mintza eta hioglosiar, genioglosiar eta geniohioidear giharrak ezartzen dira. Behealdeko ertzean, tirohioidear, onohioidear eta esternokleidohioidear giharrak ezartzen dira. Muturrek, adarrentzako lotura gisa balio dute, handi bat eta txiki bat alde bakoitzean. Adar nagusiek hioglosiar giharraren ezartze gisa balio dute euren barrualdetik, faringearen erdiko estutzaileari kanpoaldetik, eta, behealdean, tirohioidear mintzarekin. Gainera, adar nagusi hauek, alboko lotailu tirohioidearraren eta digastriko, estilohioidear, hioglosiar, eta faringearen erdiko estutzailear giharren ezarpen gisa balio dute euren gainaldeko aurpegitik. Adar txikiak, lotailu estilohioidearra ezartzen den puntua da. Baita hioglosiar, estilohioidear, faringearen erdiko estutzailearen eta gaineko eta beheko mihi giharren ezartze puntu gisa ere.

Umetokiko bizitzaren azken aldera, lau osifikazio zentro aurkezten ditu, bere gorputza sortarazten dutenak, hau, nerabezaroaren amaiera aldera bukatuz.

Aurkitzen den tokiagatik, ohi, hioidea ez da hausten. Zalantzazko heriotzen kasuan, hautsita dagoen hioidea, urkatze zeinu indartsu bat da.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]