Hildakoen lanterna
Hildakoen lanterna edikula mota bat da. Itxura ohikoena barne-huts duen torre batena da, goian zulo-brodatuz eginako pabiloi batez biribilduta. Haren funtzioak desberdinak ziren: eraikuntza erlijiosoa markatzeko, hilerrietan aterpe moduko eraikuntza, apaingarria... Askotan, ilunabarrean, poleen bidez, argi bat jartzen zitzaien goiko partean, hildakoentzat gida modukoa.
Zabalpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elementu arkitektoniko hauek Frantzian ugariak dira. Frantziatik kanpo Irlandan ere ikus daitezke. Ingalaterran Bisleynen, Gloucestershire, eraikuntza bat dago. Europa erdian ere ikus daitezke baina hauek, orokorrean, modernoagoak dira.
Lanterna motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Zilindrikoa: Estivareilles (Allier), Pranzac (Charente), Atur (Dordogne), Cherveix-Cubas (Dordogne), Ciron (Indre), Les Moutiers-en-Retz (Loira Atlantikoa), Culhat (Puy-de-Dôme), Château-Larcher (Vienne), Rancon (Vienne Garaia), e.a.
- Karratua: Saint-Goussaud (Creuse), Montaigut (Puy-de-Dôme), Antigny (Vienne), Cognac-la-Forêt (Vienne Garaia), Saint-Victurnien (Vienne Garaia), Rochecorbon (Indre eta Loira), e.a.
- Poligonala: Le Falgoux (Cantal), Saint-Pierre-d'Oléron (Itsas Charente), Felletin (Creuse), La Souterraine (Creuse), La Berthenoux (Indre), e.a.
- Zutabea: Cellefrouin (Charente), Fenioux (Charente-Maritime), Pougne-Hérisson (Deux-Sèvres) (desagertuta), e.a.
- Kapera baten gainean: Bourdeilles (Dordogne), Sarlat-la-Canéda (Dordogne), Fontevraud-l'Abbaye (Maine eta Loira), Acheux-en-Amiénois (Somme), Montmorillon (Vienne), Vicq-sur-Breuilh (Vienne Garaia), e.a.
Lanternak Frantzian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Frantziako gehienak XII. mendean eraiki ziren. Batez ere Frantzia estatuko mendebalde-erdialdean aurkitzen dira, zehatz-mehatz honako departamendu hauetan: Allier, Charente, Itsas Charente, Corrèze, Creuse, Dordogne, Indre, Loira, Lot, Puy-de-Dôme, Deux-Sèvres, Vendée, Vienne eta Vienne Garaia. Guztiak X. mendean Akitaniako Dukerriaren lurraldeak ziren. Zonalde horretatik kanpo gutxi batzuk ikus daitezke, esaterako, Farschvillerreko hilerrian (Mosela).
Eraikuntza hauek justifikatzeko teoria desberdinak aipatu dira:
- Bidaiariei bidea erakusteko
- Hildakoei bidea erakusteko
- Hilerria bertan dagoela adierazteko
Dena dela, antzinako denboratik oso normala izan da ehorzte-argiak erabiltzearen ohitura. Ohitura hau kristauek jaso zuten. Hilobiak sarritan kandelekin apaintzen dira... Horren arabera lanterna hauek tradizio berean kokatu beharko genituzke.[1]
Lehen Mundu Gerraren ondoren, hildakoen lanternak hilerri militarretan jarri ziren ere bai (ikus Douaumont eta Dormans).
Hildakoen lanterna ezagun batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Asturreko lanterna
- Bayeuxeko lanterna
- Cellefrouinen lanterna
- Cormeryko lanterna
- Pranzaceko lanterna
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez):Francis Cahuzac-en artikulua.