Edukira joan

Herri Txistu Hotsa (eskultura)

Koordenatuak: 43°19′13″N 1°58′46″W / 43.32038247°N 1.97952257°W / 43.32038247; -1.97952257
Wikipedia, Entziklopedia askea
Herri Txistu Hotsa (eskultura)
Jatorria
Sortzailea(k)Remigio Mendiburu
Sorrera-urtea1975
IzenburuaHerri txistu hotsa
Ezaugarriak
Materiala(k)altzairua
Dimentsioak16 (altuera) m
Deskribapena
Kokapena
LekuaDonostia
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°19′13″N 1°58′46″W / 43.32038247°N 1.97952257°W / 43.32038247; -1.97952257
Map

Herri Txistu Hotsa Remigio Mendiburu eskultoreak 1971an egindako eskultura bat da. Donostian dago Askatasunaren Hiribidean. Zuhaitz-enbor itxurako Altzairuzko 20 hodik eratzen dute eskultura, eta hodiak ebakidura txikiagoa duten tutu-formako metalezko pieza zuzen batzuek lotzen dituzte hormara. Multzoa 16 metro garai da. Abstrakzio liriko bat egin nahian edo, balizko txistu batek egingo lukeen goranzko hotsa irudikatzen du.[1]

Kasurik gehienetan, erakundeen eskutik irten ohi da eskultura kalera, baina kasu honetan hiriko kale nagusietako baten hasieran kokatutako eraikinaren sustatzaileak agindu zion Remigio Mendibururi (1931-1990) eraikinaren fatxadan gora egiten duen lana. Ingurune batik bat klasikoan kokatutako eraikinaren izaera berritzailea azpimarratzen zuen eskulturak, eta biziki harritu zituen garai hartako donostiarrak. Hamabi-hamabost metroko altzairu herdoilgaitzezko dozena bat tutu huts, sopletez landuak, enbor bihurrituak edo sustrai erraldoiak izango balira bezala lotzen zaizkio elkarri. Mendibururen eskuetan, alegia, gutxitan bezala hurbildu zitzaien altzairua naturari eta zuraren esentziari, azken hori izan baitzen Mendiburuk gehien erabili zuen materiala.[2]

Mendiburuk eskulturak egiteko prozesu teknikoa adarrak, sustraiak eta abar metatzean zetzan… harik eta, hain zuzen, prozesua bera gogorarazten duten bolumen konbexu eta masa konpaktuak gauzatu arte. Teknika bera erabili zuen Herri txistu hotsa eskultura monumentala egiteko. 20 hodi barrenuts dira, astiro sigi-saga. Kritiko askoren ustetan, Donostiako hiri-eskulturarik onenetakoa da, dagokion eskalari primeran egokitua.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «forma begiradan: Remigio Mendiburu, Herri txistu hotsa» www.formabegiradan.net (Noiz kontsultatua: 2022-11-25).
  2. Bestelako begiradak. Donostiako eskulturak Donostia turismo

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]