Edukira joan

Herkules

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Herkules
Erromatar mitologia
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
BaliokideakHerakles
Familia
AitaJupiter
AmaAlkmena
Bikotekidea(k)Megara eta Faula (en) Itzuli
Seme-alabakAventinus (en) Itzuli eta Fabius (en) Itzuli

Herkules[1] Herakles greziar heroiaren erromatar izena da, Jupiter eta Alkmenaren semea zena. Mitologia klasikoan, bere indarra eta abenturek ospea eman zioten Herkulesi.

Erromatarrek Heraklesen ikonografia eta mitoak onartu zituenean izena aldatu zuten eta ondorengo mendebaldeko kultura izena jatorrikoa baino ospetsuago bilakatu zen.

Erromatar kondairak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cacorekin borroka

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herkulesi buruzko erromatar kondairak Geriongo azienda lapurtzeko Mendebaldeko Mediterraneora egin zuen bidaiarekin lotuta daude, haren «hamabi lan» ezagunetako batekin. Itzultzean, Tiber-en ondoan atseden hartzen ari zela, Vulcanoren seme Caco izeneko heroi lokalak abelburu batzuk lapurtu zizkion eta bere haitzulora eraman zituen. Herkules konturatu zenean, lapurtutako azienda bilatu zuen eta animaliak mugitzera behartu zituen, Cacak, Cacoren arrebak, Herkulesi esan zion non zeuden. Orduan, Herkulesek eta Cacok borroka bat hasi zuten, non Cacok bere hiru buruen sua eta kea baitzituen, baina Herkulesek bere mazoarekin hil zuen. Beste tradizio baten arabera, Caco haitzuloan sartu zen sarrera arrokaz estalita, eta Herkulesek haitzuloko sabaiko arrokak erauzi behar izan zituen sartu eta ito ahal izateko.[2]

Bona Dea, Fauno ere deitua, misterio sakratuak ospatzen ari zela, iturri sakratuan edateko eskatu zion Herkulesek, Cacoren aurkako borrokaren ondoren nekatuta. Honek uko egin zion, iturri horretara emakumeak bakarrik sartzen zirelako. Herkulesek, errepresalia gisa, emakumeak bere santutegirako sarbidetik kanpo utzi zituen.

Bestelako mitoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herkules eta Caco kondairak ere zerikusia izan du beste tradizio batzuekin: horietako batean, Fauno erregeak jasotzen zuen Herkules. Jainkoak atzerritarrak hiltzen zituen, baina Herkulesekin saiatu zenean, berak hil zuen. Beste kondaira batek dio Evandrok jaso zuela Herkules, eta, Carmenak, haren amak, aldarea egin zion heroiari, Aldare Magno izenaz ezaguna.

Herkules toponimian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundu osoan toki asko Herkulesen bizitokiak moduan azaldu dira eta toponimo arrunta da bere izena, orokorrean handitasunarekin lotuta, esaterako:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. 82. araua. Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak. .
  2. San Juan Manso, Enara. (2022-12-02). «Erromatar emakume idazleak: jakingarriak eta lekukotasunak» Uztaro. Giza eta gizarte-zientzien aldizkaria (123): 147–164.  doi:10.26876/uztaro.123.2022.7. ISSN 1130-5738. (Noiz kontsultatua: 2023-03-13).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Mitologia Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.